Dokuteka
Jon eta Jone II. Mozorro bila(18)
Inauteriak datoz eta bikoteak mozorrotuta ateratzeko asmoa du, ez dakite zein mozorro aukeratu, ordea.
Mozorro bila
W-JON: Aupa Jone. Inauterietan ateratzeko asmorik?
W-JONE: Ez. Ez zaizkit gustatzen.
W-JON: Ba hori orain izango da. Lehen inauterietako erregina zinen.
W-JONE: Aspaldi ez naiz mozorrotu.
W-JON: Sosa!
W-JONE: Monger!
JON:
Aizu lehen ez zinen moskeatuko waptxaparengatik ezta?
JONE:
Baina zuk zer uste duzu horrelako txorradekin haserretzen naizela? Gainera zurekin ia 8 urte egon nintzen.. azala.. elefanteena baina gogorragoa daukat...
JON:
Animatu aurten eta mozorrotu neska!
JONE:
Ezin dut Jon,..
JON:
Ez ezazu orain erabili Nikoren komodina.. haurra eta inauteriak oso konpatibleak (bateragarriak) dira eta.
JONE:
Ez daukat gogo handirik.. ez naiz gehiegi ateratzen... esan nizun
JON:
Ba horregatik... ez duzu gaupasa egin behar baina mozorrotu eta buelta bat ematera behintzat...
JONE:
Baina zu ze? Noiztik zara zu Carlinhos Brown?
JON:
Jajajaja.. benga Jone, animatu.. eta nahi baduzu Niko ere mozorrotuko dugu.
JONE:
Pentsatuko dut... aizu arratsaldean geratuko gara igerilekura joateko?
JON:
Bale...
JONE:
Oskar, asteburua soilik izan beharrean ostegunetik aurrera geratuko al zara zu Nikorekin?
OSKAR:
Zer ba? Ez zait tokatzen...
JONE:
Hau ez da tokatzen zaizun loteria bat Oskar. Ia urtebete Chilera joango dena ez naiz ni...
OSKAR:
Ia baina gauza batzuk aldatu beharko ditut. Nicolasi ez diozu oraindik ezer esan ezta?
JONE:
Nikori? Ez, baina bueno zurekin hitz egin eta berehala esango diot... ni uste poztuko dela gainera
OSKAR:
Puzzle bat egin beharko dut antolatzeko.
JONE:
Ongietorria nire mundura...
OSKAR:
Bueno Jone, ez hasi orain Meryl Streep-en papera egiten.
JONE:
Bihar eramango dut eta aurten ez errepikatu Bob Esponja mozorro kutre hori... erosiozu zerbait dezentea...
EFEKT IGERILEKU / POLIKIROLDEGIA.
JONE:
Aizu Jon.. eta zu zertaz mozorrotuko zara?
JON:
Ez dakit oraindik... zer ba?
JONE:
Aurten igoal aterako naiz...
JON:
Lehen esan dizudanarekin pikatu egin zara!
JONE:
Ez... bueno apur bat bai...
JON:
Noski ba Jone... besterik ez bada bueltatxo bat ematera...
JONE:
Ia baina mozorroarena.. ez dakit
JON:
Benga goazen uretara eta gero hitz egingo dugu..
JON:
Aspertu naiz ta gainera jende gehiegi dago piszinan (igerilekuan) orain. Zer pentsatu duzu mozorrorik?
JONE:
Ez, eta gainera, mozorrotzekotan beroa izango den zerbait.. ez dut izoztu nahi...
JON:
Bale, baina hala ere ez gara kalean ibiliko.. tabernatara joango gara...
JONE:
Zuk nahi duzuna jantzi.. ni behintzat eroso eta ongi tapatuta aterako naiz...
JON:
Nik uste elkarrekin atera behar badugu hobe dela zerbait berezia pentsatzea ez?
JONE:
Nik ez du arazorik baina esandakoa.. ez dut hotzik pasako eta ez dut trasterik eraman nahi...
JON:
Hori da hori inauteri izpiritua... orduan fikus bat eta plastikozko suge bat erosi eta Adan eta Eva.. . deskartau ezta?
JONE:
Zuk zer uste duzu?
JON: Eta Merkel mozorroa urte osoan daramazunez... horrek ere ez du balio...
JONE:
Bert eta Mary Poppins
JON:
Jendeak ez du jakingo nor garen.. eta jantziak lortzea ere ez da erraza izango...
JONE:
Jendeak ezagutzea nahi baduzu...orduan ni printzesa eta zu apoa...
JON:
Popeye eta Olivia?
JONE:
Buff ez dakit...
JON:
Frankestein eta Frankesteinen neska-laguna?
JONE:
Horiek ere konplikatuegiak horrela bat-batean egiteko ez?
JON:
Ez dakit ba!
JONE:
Iasta.. badakit... perfektua da gainera....
