Dokuteka
Jon eta Jone II. Hartzak (14)
Jonek hartz handi bat erosi dio bere semeari.
14 Hartzak
JONE:
Aizu Jon fabore bat egingo didazu?
JON:
Ahal badut bai... bota...
JONE:
Kotxea (autoa) tailerrean daukat eta gauza bat jaso behar dut...
JON:
Bale, batere arazorik ez...
JONE:
Oraindik ez dakit zer ordutan baina gero idatzikodizut mezu bat... A eta nahiko gauza handia da, kotxean (autoan) tokia beharko dugu
JON:
Lasai, atzeko asientuak (eserlekuak) plegatuko ditut eta aterako ditut surf taula eta beste tramankulu guztiak.
W- JONE: Arratsaldeko 4:00etan?
W-JON: Okei... non?
W-JONE: Hondartza parean. Panaderia (okindegi) berria dagoen tokian ongi?
W- JON: Konforme...
W- JONE: Eskerrik asko.
JONE:
Aizu Jon, bizarra uzten ari al zara?
JON:
Uzten baino, puntu batetik aurrera hazten zaidanean pereza (alferkeria) ematen dit moztea.
JONE:
Ah klaro, pereza (alferkeria) da... ez dago kalkulatua...
JON:
Ez ba...
JONE:
Klaro klaro... nola onartuko duzu zuk halakorik...
JON:
Eta zer? gustatzen zaizu?
JONE:
Ez zaizu gaizki geratzen egia esan... eta orain oso modan dago gainera...
JON:
Bueno hartzek aspalditik daramate bizarra...
JONE:
Hartzek?
JON:
Mendietako hartzek ez... hartzek badakizu... gure buzeo zentrora, urtero Alemaniako urpekaritza klub batetik hartz kuadrila etortzen zen buzeatzera...
JONE:
Ba orain zure itxura horrek badu izen bat... E.. nola zen? Bai, lumbersexuala
JON:
Hori zer, Cosmopolitanen irakurri duzu ezta?
JON:
Nola esan duzu zela?
JONE:
Lumbersexuala... lumber hitzetik omen dator... egurra ingelesez.. badakizu koadrodun kamisetak, bizarra, basomutil kanadarraren itxura hori..
JON:
Eta nik pentsatzen nuen metrosexuala nintzela…
JONE:
Zu metrosexuala? Askotan galtzontziloak ez zenituen janzten eta.. jajaj.. jajajaja hala ere, aukeran, nik nahiago basomutil estiloa.
JON:
Basomutil itxura bai baina horietako bakar batek ez daki motozerra bat martxan jartzen...
JONE:
Eta zertako behar dute motozerra bat? Guapo daude eta kito.
JON:
Guapo? Joder, eta urteetan zure matraka hura aguantatu behar izan nuen.. moztu bizarra.. kendu bizarra… bizarra moztu…
JONE:
Pintxatzen (ziztatzen) zenuelako...
JON:
Ia … eta?
JONE:
Bueno, orain ez nauzunez pintxatu (ziztatu) behar.. ba ongi geratzen zaizu bizarra...
JONE:
Eta badakizu bizarra egiteko bizarginak ere modan jarri direla ezta?
JON:
Bai, derrepente denak XIX. mendeko itxura duten pelukerietara (ile-apaindegi)... patetiko samarra da bai...
JONE:
Aizu, nahi duena joaten da ez dute inor derrigortzen...
JON:
Ia, baina “eske” guztiari jarri behar zaio izena edo marka... dena bihurtu behar da moda kontu bat... nazkagarria da.
JONE:
Zer? Mitina tokatzen al zaigu orain? Ba iristear gaude “asike” (beraz) gorde gerorako...
JON:
Eta esango didazu behingoz atzeko kaxa horretan zer daramazun?
JONE:
Ez zenuke sinetsiko...
JON:
Hozkailu baten tamaina du baina baina ez du pisu handirik...
JONE:
Hartz bat da Jon
JON:
Zer?
JONE:
Hartz bat, peluxezko hartz bat
JON:
Benetan? Ez al zara helduegia horretarako?
JONE:
Jajaja..ez dakit fijatuko (ohartuko) zinen...badago denda bat, atean hartz erraldoi bat duena...
JON:
Bai
JONE:
Ba haren aurretik pasatzen garen bakoitzean Niko hura besarkatzera joaten da...
JON:
Eta peluxezko hartz handi bat erosi diozu.
JONE:
Bai, … eta nork esan behar zidan niri, inoiz kotxe (auto) batean bi artzen konpainian joango nintzenik...
