detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Tatuajea (12)

Jone konturatu egin da Jonek tatuajea duela eta erakusteko eskatuko dio.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

12 Tatuajeak


JON:
     Ez dakit nola gertatu zen Jone, ez nintzen jabetu hartu nuen poltsa ez zela nirea...
JONE:
    Ba ni etxera iritsi orduko konturatu nintzen... galtzontzillo hauek ez dira niretzat jajaja horregatik deitu nizun berandu baino lehen geratzeko... hementxe zure gaiunboak
JONE:
    Aizu, atzo rebajetan (merkealditan) geundela konturatu nintzen... hor besoan tatuaje pare bat duzula..
JON:
    Bai..
JONE:
    Noiz egin zenituen?
JON.
    Ba orain 10 bat urte bata eta 5 urte inguru bestea.
JONE:
    Ea..erakutsi..
JON:
    Ez!
JONE:
    Ez? Zergatik?

JON:
    Ba...misterioa mantentzearren... Orain badakit kuriositatea daukazula..
JONE:
    Kuriositatea..keba... gainera ez zaizkit batere gustatzen tatuajeak..
JONE:
    Ez daukat inongo kuriositaterik...
JON:
    Orduan zergatik galdetu duzu?
JONE:
    Atentzioa deitu (eman) dit.. handi samarrak direla iruditu zitzaidan..
JON:
    Bai handi samarrak dira
JONE:
    Zertarako hain handiak?
JON:
    Badakizu.. ande o no ande caballo grande”.., baina ez zenuen inongo jakin-minik ezta?
JONE:
    Lehengoan irakurri neban (nuen) islamista fundamentalistek, beren gorputza tatuatzen dutenak Ala iraintzen dutela...

JON:
    Horrelako txorakeria asko irakur daiteke egunero bai...
JONE:
    Eta tatuajea dituztenak akabatzen dituztela...
JON:
    Bai eta komikiak egiten dituztenak eta homosexualak, eta bizarra mozten dutenak, eta musika entzuten dutenak...
JONE:
    Benga erakutsi...
JON:
    Ez, dagoeneko ez naiz zutaz fidatzen... islamistak aipatu dituzunetik  ¨otso bakarti¨ itxura hartzen dizut...
JONE:
    Zu oso espeziala zarela sentituko zara baina orain tokristok ditu tatuajeak. Txoni eta poligonero guztiek...
JON:
    Ia, eta zer?  Ni beti izan naiz poligonero samarra... edo ez al zara akordatzen elkarrekin irteten hasi ginenean... nola joaten ginen kotxean (autoan) poligonora...
JONE:
    Bai akordatzen naiz.. oso ondo gainera... tipo hura zakur handi harekin azaldu zen gau hartaz batez ere..
JON:
    Bai, jajajja...  
JONE:  
    Tatuajeen moda honekin...zaila da gorputz garbia duen norbait topatzea...
JON:
    Gorputz garbia?... Joder...  oso Ku-Klux-Klan geratu zaizu hori ez?
JONE:
    Ez hasi zure txorradekin (txorakeriekin)....
JON:
    Niri besteena bost. Nik egin nituen eta kito. Eta niretzat badute zentzua.
JONE:
    Eta ez zara damutu...
JON:
    Ez..
JONE:
    Eta marrazki berdina izateaz nekatu?
JON:
    Ez… orain kasik ez ditut ikusi ere egiten... nire gorputzaren zati bat dira eta kito
JONE:
    Nik ezingo nuke tatuajerik egin...

JON:
    Zu floja (beldurti) bat zarelako eta orratzek beldurra ematen dizutelako
JONE:    Nik haur bat erditu dut, listillo...
JON:
    Ah.. klaro (jakina, horixe).. sekula entzun gabea hori ere...
JONE:
    Eta entzun behar duzuna... Orduan zer daukazu hor marraztuta? Erakutsi..
JON:
    Ezetz esan dizut...
JONE:
    Ez dakit zer gertatzen den baina Nikori asko gustatzen zaizkio. Tatuajea duen norbait ikusten duenean sorgindua bezala geratzen da...
JON:
    Haurrei asko gustatzen zaizkie.. ez dutelako helduek dugun aurreiritzirik... Ba ikusiko duzu... 15 urte barru, eta gauzak nola doazen ikusita gorputz osoa izango du tatuajez beteta...
JONE:
    Ezta pentsatu ere...Baina orduan benetan ez didazula erakutsiko?
JON:
    Ez... akaso kotxearekin (autoarekin) poligonora eramaten nauzunean

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2015-01-26

x61pRelaContWAR

16266048

x61pViewCountWAR

3417

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR