Dokuteka
Jon eta Jone II. Running (10)
Jon eta Jone korrika egiteko zapatila berriak erostera elkarrekin joan dira, Jone aholkulari.
Jon eta Jone II. Lasterka egiteko zapatila berriak (10)
JON:
Joder, baina zenbat zapatila klase dago?
JONE:
Denak ez dira korrika egiteko?
JON:
Korrika? Nik ez dut korrika egingo. Nik zure antzera, runninga egingo dut.
JONE:
Zuk running? Zu zaren zaharrunoarekin (sic), en todo caso (izatekotan) jogging egingo duzu!
JON:
Nahi duzuna esango duzu, baina ni zapata eta zapatila kontuekin kapritxoso (apetatsu) samarra izaten naiz....
JONE:
Bueno bueno bueno Jon...bulegora etorri zinen lehen egunean txankletan jantzita etorri zinen eta...
JON:
Eguraldi ona egiten zuen.
JONE:
Bai, baina negua da Jon.
JON:
Hainbeste urte pasa ditut egun osoa hanka hutsetan... Badakizu?txankletak elegante joateko janzten nituen bakarrik …
JONE:
Ahh, eskertzen dizut ba ni ikustera elegante etorri izana
JON:
Beno...ez nekien zu zinenik...
JON:
Eta pultsometroa eta halakoren bat ere beharko dut ez... zenbat kilometro egiten dudan kontrolatzeko...
JONE:
Igoal hobe, lehenago korrika egiten hastea eta gero gerokoak... jarraitzen baduzu erosiko dituzu halako litxarkeriak.... igual praktikoagoa musika entzuteko kaskoak erostea...
JON:
Ez zait batere gustatzen.. despistatu egite nau.. begiek ikusten dutena entzutea gustatzen zait... adi egotea...halakoak gara animali basatiak...
JONE:
Bada, niri kontrakoa.. gozada (gozamena) da korrika egiten duzun bitartean musika entzutea...
JON:
Hala ere beldurra ematen dit korrika hasteak... zuen sekta horretan erortzeko beldur naiz...
JONE:
Sektan?
JON:
Bai, korrikalarien sekta... beti markak, kilometroak, ze ibilbide, lasterketa herrikoien egutegiak... oso jende astuna dira
JONE:
Eskerrak dira esan duzu eta ez zareten...
JON:
Badakizu ez nizukeela sekula halakorik esango
JONE:
Ia ia...
JON:
Zapaburu efektuaz ez hitz egiteagatik...
JONE:
Zapaburu efektua?
JON:
Ez zara jabetu? Korrika egiten dutenei gorputz guztia argaldu eta gogortzen zaie... burua izan ezik.. eta sapaburuak dirudite.... batera eta bestera korrika dabiltzan zapaburuak...
JONE:
Aii Jon.. nik erosiko beharko ditut kaskoak... zurekin nagoen bakoiztena jartzeko
JON:
Beno, gainera aldakekin kontuz ibili beharra daukat. Buzeatzen horregatik hasi nintzen... medikuak esan zidan desgasterik gabeko kirolak egiteko... eta uretan ez dago halakorik
JONE:
Ta orain ongi duzu?
JON:
Bai, bai...
JONE:
Istripuan hautsi zenuen ezta ?
JON:
Ez.. bikiak erditu nituenean...
JONE: Anormal!
JON:
Hauek kriston itxura dute... Eta bakeroekin ere jantzi ditzaket.
JONE:
Jooon... utzi zapatila horiek bakean... korrika egiteko bereziak beste hauek dira...
JON:
Joder.. baina pailazo zapatak dirudite eta guztiak? Ez al dago korrika egiteko zapatila normalik?
JONE:
Bai baina zu ez zarenez normala... nik uste, orain eta hasteko hauek aproposenak direla...
JON:
Kasualitatea...fosforitoenak... nahita egiten duzu...
JONE:
Nahi duzuna aizu, mendiko botak erosi eta haiekin lasterka egitera atera nahi baduzu...
JON:
Bale, hauek hartuko ditut. Baina gaur bertan aterako naiz korrika egitera… ea pare bat putzu zapalduta kolore hori itzaltzen zaien...
TFNOZ ELKARRIZKETA
JON: Kaixo Jone
JONE: Aupa Jon, ze? Atera al zera zapatilak estreinatzera?
JON: Bai bai...
JONE: Eta?
JON: Ikaragarri. 20 minutu egin, zorabiatu eta farola bati helduta egon naiz...
JONE:
Jajaja Ze astoa zaren.. hasieran 5 minutu korrika eta 5 oinez, 5 korrika eta 5 oinez egin behar dituzu...
JON: Hori ezta pentsatu ere! Duintasun minimo bat behar da... Oinez hasten banaiz, akaso norbaitek ¨martxa¨ egiten ari naizela pentsa lezake eta!!
