Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Nola lotu etxea, lana eta haurrak?

Gaur egun, oso zaila da lana, etxea eta haurrak uztartzea. Nahikoa da gorabehera txiki bat gertatzea gu guztiok dantzan jartzeko: ikastolan jai dutela, autobusa berandu iritsi dela, haurren zaintzailea gaixotu egin dela... kaosa!!!!

Ustekabea txikia bada ere, endredoa handia izaten da. Berez, eguneroko martxa, "puzzlea" estu-estu antolatuta dugu, baina pieza batek huts eginez gero, dena hankaz gora jartzen du. Horregatik, askok, etor litezkeen arazoei aurrea hartuz edo, honelako erabakiak hartzen ditu: ordutegi murriztua duten lanak, aldi baterako lan-uzteak, aitona-amonen laguntza... etab.

Sekuentzia honetan jarduera hauek egin ditzakezu:

  • Testuak irakurri eta galderei erantzun. 
  • Gizon batzuek egindako hausnarketak eta familia-arazoen aurrean hartu dituzten irtenbideak zein izan diren irakurriko dituzu.
  • Hainbat testuetatik abiatuta, lana, etxeko lanak eta familia batzeko garaian erabili ohi dugun hiztegiaren lanketa egingo duzu.
  • Iritzi kontrajarriak aztertuko dituzu, aldeko eta aurkako arrazoiak eman ahal izateko.
Sekuentziaren bukaeran, etxeko arduren banaketaren gainean duzun iritzia idatziko duzu, ordura arte azaldu diren ideia eta informazioa erabiliz.

detalle2

Activité

B1
27-02-2009
16379408

x61pViewCountWAR

2054

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR