detalle dokuteka-generico-fitxa

Aitona-amonak gure seme-alaben zaintzaile

Aitona-amonak irrikan egoten dira bilobekin egoteko eta hauetaz gozatzeko. Baina, zer gertatzen da biloben zaintza eguneroko betebehar bihurtzen denean?

Erresuma Batuan laster aitatasun- eta amatasun-baimena aitona-amonekin partekatzeko aukera egongo da. Euskadi Irratiko Faktoria saioan albiste horri buruzko zenbait datu eman dituzte. Eta gaiari buruzko iritzia emateko elkarrizketa egin diete Jon Sarasua eta Enrike Zuazuari.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Aitona-amonak biloben zaintzan, noraino inplikatu? Gai horren inguruko hausnarketa egin nahi dugu gaur Jonekin eta Enrikerekin. Guraso biak etxetik kanpo lanean ari direnean kasu askotan ezinbesteko laguntza da aitona-amonena, eta ez hemen bakarrik, jakina! Horren adibide da Erresuma Batutik aste honetan etorri zaigun albistea. Aitatasun- eta amatasun-baimena aurki aitona-amonekin partekatzeko aukera izango dela. Mertxe Etxeberriaren eskutik xehetasunak:
MERTXE ETXEBERRIA.- Erresuma Batuan hamazortzi asteetako amatasun-baja ordaindua dago indarrean. Horrez gain, berrogeita hamar asteetara iritsi daiteke amatasun- edo aitatasun-baimen luzatua. Hau da, haurrak ia urtebete egiteraino, eta horietatik hogeita hamazazpi astez egun eta berrogeita hamar euroko ordaina jasotzen dute gurasoek. Baimen luzatu hori da hilabete batzuk barru aitona-amonekin partekatu ahal izango dutena gurasoek. Helburua gobernuaren hitzetan, bilobak zaindu baina lana utzi nahi ez duten aitona-amonei bidea erraztea da, eta familiek ahalik eta modu malguenean antolatu ahal izatea nork utziko duen lana edo murriztuko duen lana haurrak zaintzeko.
ESATARIA. - Tira, Erresuma Batutik iritsi zaigun albistea hori, datuak ere entzun dituzue. Ikusiko dugu hilabete batzuk barru nola garatzen den hori. Horregatik, Enrike eta Jon, ez dakit zer moduzko ideia iruditzen zaizuen aitona-amonekin partekatzea amatasun- eta aitatasun-baimena? Jon!
JON.- Beno, nik uste badituela alde aipagarriak, edo ez dakit, interesgarriak izan litezkeenak, eta bestetik, beno erakusten duela errealitate bat, pixka bat zabalagoa edo sakonagoa dela, ezta? Bai han eta bai hemen, oro har, beno gurasoen aldetik badagoela halako ardura-lagatze moduko bat.
ESATARIA.- Zure arabera, Enrike, zure inguruan aitona-amona asko ikusten dituzu bilobak zaintzen?
ENRIKE.- Ba bai, nahikotxo. Egia da horrela dela, eta beno, normala da baita, ez?, gurasoek ba nahiago izatea askotan umeak txiki-txikiak direnean ba aitona-amonekin uztea eskolara edo haur-eskolara eramatea baino, ez? Nik uste dot [dut]: urrats interesgarria da, ezen eta azken batean ba aukera berri bat sortzen du ez?. Gero bakoitzak, familia bakoitzak erabakiko du ea erabili edo ez, askatasun-aukera hori izatea interesgarria dela bai.
ESATARIA.- Eskola-atarietan eta parkeetan antzematen dugun edo antzematen den errealitate horri ahotsa jarri nahi diogu. Egunero-egunero biloben zaintzan laguntzen duten hiru amonarekin hitz egin dugu: Begoña Unzain, Lurdes Ijurko eta Ana Oleagaren testigantzak entzungo ditugu.
BEGOÑA UNZAIN.- Arratsalde on dakarzkigu bi egun semearen haurrarekin beste bi egun beste alaben haurrarekin, ostiralean beste alabaren semearekin, oso gustura. Guk erabaki gendun [genuen], beraiei esan genien, eskaini ginen, baiezkoa esan ziguten, eta gainera oso pozik gaude, ze ari gara disfrutatzen kristorena umeakin [umeekin].
LURDES IJURKO.- Batez ere alabana gehio [alabarena gehiago], alaba lanera joaten da, lau ditu eta orain. Leheno [Lehenago] joaten nintzen zortzi eta erdietarako egunero, baina ya, ya koxkortzen ari dire (dira), eta orain ama moldatzen da beakin [beraiekin], eta joaten naiz bederatziak eta erdietan edo hola, eta pixka bat, etxea pixka bat, arropak eta txukundu eta egiten dizkiot, eta otordua, umeen otordua, batez ere, ya preokupatzen naiz umeen otordua egiten, eta gero hamabi eta erdietan itxoiten diet, eta pixka bat lagundu alabari otordua  eta ematen, eta ya etxera joaten naiz.

detalle2

Docuthèque

B2
15-10-2015

x61pRelaContWAR

16271191
03:23

x61pViewCountWAR

8200

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR