Anartz Ruiz Manzanos ingeniari informatikoa da eta "Software kaltegarriak" (Elhuyar edizioak) liburua argitaratu berri du, informatika-segurtasunaren inguruan. Euskaraz gai honetako liburuen gabezia nabarmena dela eta, karrera-bukaerako proiektu gisa kaleratu du lana. Informatikan "ezjakinak" garela eta gaiaren inguruko azalpen apal eta xumeak behar ditugula esan diogu, badaezpada ere.