Exercise
Janari afrodisiakoak
Txokolatea, marrubiak, pikuak, gingsenga, zainzuriak, ostrak... asko dira afrodisiakoak direlakoan aspalditik aipatzen diren jatekoak. Zer dakizu zuk janari afrodisiakoen inguruan?
Sekuentzia honetan hauxe egingo duzu:
• Zientziaren aldetik janari afrodisiakoei buruz dakiguna laburbiltzen duen artikulu bat irakurri, eta bertan agertzen diren ideia nagusiak aterako dituzu idatziz.
• Agurtzane Hormatza sexologoari egindako elkarrizketa baten bideoa ikusi, eta egiak eta gezurrak identifikatuko dituzu.
• Janari afrodisiakoen inguruan hitz egingo duzu, eta haiei buruz dituzun iritziak eta usteak partekatu.
• Amaitzeko, rol bat hartu eta defendatu egingo duzu beste ikaskide baten aurrean arrazoiak eta argudioak emanez.
Activité
