Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Mezu elektronikoa idazten

Eguneroko kontua bihurtu da gaur egun mezuak idaztea: eskukoan, ordenagailua erabiliz... boligrafoa edo luma alde batera utzi eta botoiak sakatzeari ekiten diogu lagunekin komunikatzeko.
Mezu horiek, ordea, zalantzak sortzen dizkigute zenbaitetan eta horiek argitzera dator jarduera-sekuentzia hau. Hemen proposatzen dizkizugunak eginez gero, sekuentziaren bukaeran euskarazko mezu elektroniko txukun bat idazteko gauza izango zara.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Hainbat idatzi aztertuta, osatzeko egokiak diren hasierako eta bukaerako agurrak idatziko dituzu.
  • Bukaerako agur zenbat sailkatuko dituzu, adierazten duten formaltasun-mailaren arabera.
  • Eskari bat egiteko mezurik egokiena zein den aukeratuko duzu, bi eredu aztertuta.
  • Kexa-idatzi batean idazlearen kexatzeko arrazoia identifikatuko duzu.
  • Kexa-idatzi eredua kontuan hartuz, hainbat esalditako hutsuneak beteko dituzu, molde egokia aukeratu ondoren.
  • Zerbaiten berri ematen duen testu bat abiapuntu, galdera batzuei erantzungo diezu.
  • Iritzia eskatzeko mezu bat aztertu eta idazleak zein asmorekin idatzi duen zehaztuko duzu.
  • Ideiak lotzeko balio duten moldeak hainbat esalditan kokatu ondoren, esaldi horiek erabilita, testu bat biribilduko duzu.
  • Hiru idatzi eredu hartuta, esaldi batzuetan dauden akatsak zuzenduko dituzu.
  • Azkenik, zuk zeuk idatziko duzu mezu elektroniko bat, emandako ereduari erantzunez.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Activité

B1
14-05-2009
16131368

x61pViewCountWAR

7878

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR