irakurgai-mailakatuak-fitxa
Dakigun hori
Bizi ibilbide baten peskizan jartzen gaitu Dakigun hori kronika nobelatuak: Idoiaren bizi aztarnak metatzen ditu idazle batek, sortzen den unetik helduarora arte. Idoiak komunitate sektario bat hartu du euskarritzat, eta bai hautu hori, bai horrek haren inguruan sortu duen krakatekoa ulertu nahi du Idazleak.
EGILEA: Garazi Arrula Ruiz
ARGITALETXEA: Txalaparta
URTEA: 2026
Gaztearen sinesmen bideetan eta erabakietan barrena garamatza, aroz aro eta geruzaz geruza, irakurlea aztarnategi batean arakatzera jarrarazteraino. Idoiaren bizikide eta bidelagun izandakoen lekukotzak josten dira, baita idazlearen esku-oharrak ere. Bizi puska fosilduak pilatzen dira. Arrasto bila, seinale bila, zentzu bila, ulermen bila. Ahots horiek guztiak Idoiaren ausentziaz, urruntze afektiboaz eta bakartze sozialaz mintzo zaizkigu, eta, aldi berean, argira datoz Idoiaren kide horiengan trabeska korapilaturiko zauriak, ardurak, damuak, ekinak, esanak... Erabakimenaz galdekatzen gaitu liburuak, baita bizi hautuen geruza afektibo, sozial, ideologiko eta are existentzialez ere.
Berriak liburuaz egileari egindako elkarrizketa irakur dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (6. or.):
"Aragón Digitalek honela izendatu du Guardia zibilaren logoa duen bideoa: "Sekta suntsitzailea: emakumeak abduzitu, iraindu eta 2027rako munduaren amaiera iragartzen zuen".
Titularrak estralurtar bihurtzen bilakatzen ditu emakumeak horrela: egiaz munduaren akabera baletor, balukete nora itzuli."
