irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gu orduko hauek
Zortzi kontakizunekin osatu du bere lehen liburua Garazi Arrulak, eta azkenak eman dio izenburua bildumari. Gizakien arteko distantzia eta inkomunikazioa dira ipuin hauetako gai nagusiak.
Egilea: Garazi Arrula Ruiz
Argitaletxea:Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2017
Ipuinak Nafarroan eta Gasteiz izan daitekeen hirian daude kokatuak. Pertsonaia askok bekaizkeria islatzen dute, baina idazleak ez du liburu pesimista bat idatzi nahi izan. Izan ere, ipuin hauetan argi ikusten da irabazi gabeko borrokak ez direla guztiz galdutako borrokak, lortu gabeko ametsak ez direla guztiz lortu gabeak. Beraz, badago itxaropen-printzaren bat.
Hona pasarte bat, “Gu orduko hauek” ipuinetik hartua:
Ezin nuen hura gehiago luzatzen utzi; nekatuta nengoen, eta aspertuta. Sofan hasi ginen musuka, okasiorako prakak ere hortxe kendu, eta nahiko modu pelikuleroan egin genuen logelaraino, bidean kolpeka. Aspaldi zen ez nintzela oheratzen inporta ez zitzaidan norbaitekin: gorputz bat ekintza ez-biolento baterako, bizitzako ziurtasunak pittin bat ere kolokan jarriko ez zizkidan norbait.
(152. or.)
Liburuaren egileak eginiko liburuaren aurkezpena hemen ikusgai:
