Bi inizialeko erlojua

Martík 4 urte zituen bere aita frentera joan zenean. Hala, bere bizilagunaren laguntzarekin, iragana aztertuko du memoria historikoa berreskuratzeko. Eleberri honek Irakurketa Errazeko Eleberri Laburren Saria lortu zuen 2012an.

EGILEA: Silvia Llorente Briones

ITZULTZAILEA: Olaia Irigoyen

ARGITALETXEA: la mar de fácil

ARGITALPEN-URTEA: 2022

 

Hona pasarte bat (7. or.):

 

Tania El Prateko aireportura iritsi zen

abuztuaren amaiera aldera, 

ikasturtea hasi baino egun batzuk lehenago.

 

Oso urrunetik zetorren, Errusiako hiri txiki batetik.

Bartzelonan izana zen pare bat aldiz.

Lehenengoa, lagun batzuekin turismoa egiten.

Bigarrena, udako ikastaro batzuk jasotzeko.

Baina oraingoan ezberdina zen.

Bizitzera eta lan egitera zetorren;

errusiera irakastera Hizkuntza Eskola Ofizialean. 

 

Pages: 109
B1
24-04-2024
30905393
718