Maitasun kapitala

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana. Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena.

EGILEA: Karmele Jaio

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu.

Hona pasarte bat (7.or.):

Ezhoiko hileta da. Hildako bakarra dago, baina alargun asko: zure emaztea, lehen ilarako bankuan eserita; eta atzerago, leku hori guri dagokigula pentsatzen ari garen zenbait emakume.

Ez naiz ni eliza honetan alargun bat baino gehiago garela sentitzen ari den bakarra, ziur, baina gutxik pentsatuko dute bi baino gehiago ere izan gaitezkeela. Nik ere ez dut buruan halakorik izan gaur eliza honetan sartu arte, baina, hara, emakume batzuek negarrari eusteko duten modua ikusi dudanean, batzuen oinaze aurpegiak sumatzean, izpiritu santuak argituta bezala, garden ikusi dut bat-batean dena: zure sekretuak, zure iraganeko eta duela gutxira arteko abenturak... Zure amodioen eta desiren curriculum vitae bete-betea.

Pages: 235
B2
06-02-2024
30802725
755