Animalia domestikoak

Nafar idazle honen lehen ipuin bilduma da hau, zortzi ipuinez osatua. Leku hurbilak eta giro intimoak erakusten ditu, irakurleak erraz identifikatzeko modukoak baina aldi berean esanezinaren misterioa dutenak, inork irekitzen ez duen ate baten ostean gordetzen den horren antzera.

EGILEA: Esti Martinez

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusi  nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

Hona hemen pasarte bat (11. or):

Oraindik hamar minutu falta ziren. Guraso talde txikiak sortzen hasiak ziren patioan. Usoak inguruan genituen, ez zebilen haizerik. Tsunami baten aurreko baretasuna zekarkidan gogora.

Apenas ezagutzen nituen eskolako gurasoak. Ez nintzen patiozalea. Parkeetara ere gutxi joaten nintzen, aspertu egiten nintzelako.

Jonek bai, Jonek guraso saltsa maite zuen. Ni langabezian geratu arte berak jasotzen zuen Nora eskolatik, eta igeriketara joan artean eskolako patioan geratzen zen beste familiekin batera. Whatsapp taldean biok geunden, baina gutxitan parte hartzen genuen. Nik profileko argazkien errepasoa egiten nuen maiz; Jonen ustez, bestelako sare sozialik ez izatearen ondorioz. 

 

 

Pages: 115
B2
05-06-2023
30371071
640