Bizirik dirauena
Benetako istorio batean oinarritutako bizkaitar egile honen bigarren eleberri laburrak, adiskidetasun zintzo baten ibilbidea kontatuko digu. 1981. urtean Sebastianek Amsterdamerako trena hartu zuenean, mutil gazte koskor eta azkarra zen. Han ezagutuko du Len, hirurogei bat urteko ingelesa. Pixkanaka, bien arteko adiskidetasuna handituz joango da, eta Lenek bere lagun gazteari Bigarren Mundu Gerran jasandako krudelkeriak kontatuko dizkio, elkarrekin mostazadun ogitartekoak jaten dituzten artean.
EGILEA: Leire Lekuona Elizondo
ARGITALETXEA: Eguzkilore liburuak
ARGITALPEN URTEA: 2022
Egileari Hirukan egindako elkarrizketa irakurtzeko hemen klikatu.
Hona pasarte bat (7. or):
Nork daki zergatik edo zertarako egiten duten topo bi pertsonek bizitzan. Batzuen ustez, zereginen bat dugu hemen; alegia, esperientziaz hornitzea gure gizaki-itxurako izate aldrebes hau. Guk aukeratzen omen dugu zein bide jarraitu. Gertatzen ohi da, ordea, pertsona batzuek gu aukeratzen gaituztela bidaia-lagun.
Sopelako taberna batean ezagutu nuen Sebastiaan. Itxura hartu nion nirekin ligatu nahi zuela. Burusoila zen, begi urdinak zituen, eta bizarra ondo ebakia zuen. Galdetu nion nongoa zen, gazteleraz oso ondo egiten bazuen ere haren hizkera ez zen hurbilekoa-eta.