Samina
Bigarren Mundu Gerra. Alemaniako kontzentrazio-esparruetatik Parisa itzultzen ari dira tantaka frantziar deportatuak. Eta Robert itzuliko ote da? Zain dauka Marguerite emaztea, egonezinik. Egonezin horrek barruak jaten dizkio Margueriteri, izugarrizko samina sortzen, ez baitaki senarra bueltatuko zaion ala ez, edo fusilatu ote duten: ez daki ezer.
Hor dago andrea bere bakardadean. Bakardade hori idazleak berak ere pairatu zuen, neurri batean autobiografikoa baita eleberri (eguneroko) hau. Horren adierazle da, adibidez, liburuaren hondarrean benetan existitu ziren hainbat pertsonaia, erakunde, aldizkari, leku-izen eta abarri buruzko aurkibidea. Hitzaurrea irakurtzeak ere liburua hobeto ulertzen laguntzen du: hor esaten da idazlea bera ere nazien aurkako Erresistentzian aritu zela.
Egilea: Marguerite Duras
Itzulpena: Xabier Artola Zubillaga
Argitaletxea: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat.
Ez dut gogoan zer egun zen, artean apirileko egun bat izango zen; ez, maiatzeko egun bat zen, telefonoak jo zuen goiz batean, hamaiketan. Alemaniatik deitzen zuten, François Morland zen. Ez du egunonik ematen, basatia da ia, argia beti bezala: “Entzun ondo, Robert bizirik dago. Lasai egon. Bai. Dachau-n dago. Entzun zeure indar guztiez. Robert oso ahul dago, ezin duzu pentsatu ere egin nola. Esan beharra dizut: ordu kontua da. Hiru egun iraun dezake oraindik, gehiago ez”.
(68. or)
• Pasarte honetan berri gazi-gozoa jasotzen du norbaitek telefonoz: Robert bizirik dago, baina hilzorian. Zuk inoiz jaso edo eman duzu berri gazi-gozorik? Zer esan zenuen edo zizuten? Noiz? Idazterik bai bospasei lerro hori kontatuz?
Itzultzailea liburu-aurkezpenean: