Kukuaren kantua

Eleberri honetako narratzailea nerabea da eta Jazintoren, "trenak ekarritako hezurbeltz hura", inguruko haurtzaroko oroitzapen gazi-gozoak ditu hizpide. Izan ere, erruki gutxiz hartu zuten haren ingurukoek Jazinto eta ez zioten harrera goxorik eskaini baina berak oso gustuko zuen Jazintoren konpainia eta baita haren txorien inguruko ezagutza ere.

EGILEA: Idoia Garzes Aldazabal

ILUSTRATZAILEA: Mikel "Belatz" Santos

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Hona pasarte bat (7. or):

Bularrean min dut. Bularraren barru-barruan. Eta bihotza nabari dut eztarriko zuloan, taupa-taupa, enara baten gisan hegan alde egin nahian.

Bart Jaxinto hil da.

Hustu hasi. lasai egik negar, esan dit amak.

Eta arraroa egin zait, gure amak ez baitu Jaxinto askorik maite izan. Bere esanak, gaizki esanak gehienetan, ahaztu antzean zituen, beharbada.

- Agure mutilzaharra. Gure artera habia egitera etorritako hezurbeltz trenak ekarritakoa. A ze pajarua!

Nik ez nion ulertzen. Batetik pajarua zer zen ez nekielako. Eta bestetik, gurera ez delak trenik iristen. Gure herrian ez baitago trena hartuko duen geltokirik, ezta trena ekarriko lukeen burdinbiderik ere. Gainera, ni jaio aurretik hemen zen Jaxinto, eta ni jaio ondoren, berriz, jende asko etorri da herrira.

Pages: 74
B2
20-04-2023
30259854
562