Miñan

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zion arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen.

Egileak: Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balde
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2019

Eleberri osoa helbide honetan duzu irakurgai.

Basamortua gurutzatu zuen; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu zituen, Afrikatik Europarako bidean.


Mali, Aljeria eta Libia zeharkatu eta gero Irunera iritsi zen Ibrahim. Bertan ezagutu zuen Amets Arzallus bertsolaria, Irungo Harrera Sarean elkartean boluntario gisa lanean ari zela. Bien artean frantsesa zen harremanetarako hizkuntza, baina euskaraz kontatu nahi izan du Arzallusek Ibrahimaren istorioa, migratzaile batena izanik, migratzaile askorena ere bada eta.

 

Euskadi Irratiko Faktoria saioan egileekin egindako elkarrizketa hemen duzu entzungai.

 

 

 

 

Miñan liburua ikasgelan lantzeko webgunea

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek 2021ean idatzitako liburua ikasgelan lantzeko proposamenak dituen webgunea da Miñan-Euskara lantzen 
Egitasmoa mugaz gaindiko partaidetzari esker gauzatu da: Euroeskualderen eta EEP-aren dirulaguntzei esker. 
 
Partaideak hauek izan dira:
• Amets Arzallusek, Ibrahima Balderekin batera, testua idatzi eta irakurri du.
• Nafarroan Guía Pedagogi Ikastegia, Ane Ablanedoren eskutik.
• Euskadin Aurten Bai Fundazioa.
• Akitania Berrian Jakinola.
• Mai Dufauk egin ditu marrazkiak.
Susa argitaletxeak audioak doan baliatzeko baimena eman du.
 
Liburuaren lanketa-proposamena 11 ataletan dago banatuta eta horietako bakoitzean Miñan liburutik hartutako jatorrizko pasarte bat irakur daiteke, bideo batez lagunduta.
Hauxe da atalen egitura:
Liburuko pasartea irakurri aurretik, hiztegia lantzeko ariketak eskaintzen dira.
Testua irakurri eta bideoa ikus-entzun daiteke ondoren. 
Segidan, irakurri eta entzundako pasartearekin zerikusia duten lexikoa lantzeko nahiz gramatika lantzeko ariketak eskaintzen dira. 
Atalaren bukaeran, ulermen-ariketa bat eta idazmen ariketa bat proposatzen dira beti.
 
B1 mailaren bukaera edota B2 mailaren hasieran dauden ikasleentzako ikas-materiala da hau.

 

Pages: 142
C1
05-02-2020
21455237
3304