Lurbinttoko ohoinak
Iparraldean, Frantziako iraultza bukatu berritan girotutako komiki historikoa. Gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egon direnek etxerako bidea hartu dute eta herrira arribatzean, beren etxe eta lurrak okupatuak, kixkaliak edo barreatuak atzeman dituzte.Lapur talde baten abenturak ditu komikiak ardatz, egiazko pertsonaietan oinarritua eta fikziozko pasarteekin.
EGILEA: Adur Larrea
ARGITALETXEA: elkar
ARGITALPEN URTEA: 2022
Komikiaren aurkezpen--bideoa lotura honetan ikus dezakezu.
Pages: 110