detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gabriel Aresti bioGrafikoa

Komiki honetan Gabriel Aresti (1933-1975) idazle, artikulugile, euskaldun berri, euskaltzain eta itzultzailearen biografia laburbildu du Adur Larrea marrazkilariak.

Larrea Arestiri buruzko bibliografia irakurtzen hasi zen, eta sekula bukatuko ez zuela ohartuta, Arestiren familiarengana jotzea erabaki zuen. Beraz, batetik, komikia laburpen moduko bat da, eta bestetik, Aresti pertsonalago bat ageri da, jendearentzat ez hain ezaguna: Zorrotzako kaiko bere lanbidea, nola ezagutu zuen emaztea, alaba jaioberriaren heriotza, nola biltzen zen hainbat poetarekin, nola hasi zen euskara ikasten, nola moldatzen zen Bilboko erdal giroan, Harri eta Herri argitaratzeko zailtasunak, Boluetako tiroketa bat, “españolista” nola deitzen zioten batzuek, edo puta-semea edo komunista beste batzuek...
Komikiak orduko Bilboko giroa ere islatzen du, neurri batean. Eta giroa erdalduna zenez eta bera euskaldun berria, pasarte zenbait gaztelaniaz datoz. Bukaeran, Arestiren beraren ipuin bat komiki bihurtu du Adur Larreak.

 

 

Egilea/Marrazkilaria: Adur Larrea
Argitaletxea: Erroa
Argitalpen-urtea: 2015

Hona pasarte bat:
Epe laburrean, patuak bortizki kolpatu zuen Gabrielen bizia. Lehenik, Rikardo Arregi euskaltzale eta adiskideari Herio bidean agertu zitzaion… Handik gutxira, 1970eko otsailaren 10ean, Melik erditu berri zuen laugarren alaba berarekin eraman zuen…

(76. or)

Ander Larrea hizketan komikiaz (bideoa)

 

Pages: 99

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
14-01-2016

x61pRelaContWAR

16238829

x61pViewCountWAR

3084

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR