Jarraitu inurriari

Unai Elorriaga eta Alex Orbe egile bizkaitarren “Jarraitu inurriari” komikiaren kontakizunean bi plano bereizten dira: Alde batetik, protagonista nagusia den zortzi urteko Gure izeneko neskatoa eta bere aitaren gorabeherak kontatzen dira, familiako ama desagertu zenetik naturaz inguratutako errota zahar batean hura noiz etorriko zain bizi direnak. Bestetik, bulego batean ordu luzez burokrazia-lanak egiten dituen emakume baten bizimodua ezagutuko dugu.

Egileak: Unai Elorriaga eta Alex Orbe

Argitaletxea: Harriet Ediciones

Argitalpen-urtea: 2021

Asko dira gogoetarako aukera emanez komikiak jorratzen dituen gaiak: familia, lana eta gehiegizko orduak, ludopatia, amaren hutsunea… baina umorea ere badu, umearen ikuspegia gailendu eta amonaren pertsonaiarekin batera, jolas egitera gonbidatzen baitu irakurlea.

Komiki honen Berria egunkariko aipamena, helbide honetan duzu irakurgai.

 

Pages: 72
B1
12-01-2022
29066876
743