detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hasiera berri bat

Bizitzak bidegurutzeak ditu, eta horietako batean dira lau protagonista nagusiak: jada nerabe ez diren Jimmy dantzaria eta haurdun dagoen Lily, halabeharrez Lilyren ardurapean geratu den Baltasar umea, eta Pierrot artzain bakartua. Patuak lau protagonistak elkartuko ditu Parisen eta bizipoza aurkituko dute.

Gidoia: Gwénola Morizur
Marrazkia eta kolorea: Marie Duvoisin
Itzulpena: Miel A. Elustondo

Moldaketa grafikoa: Gregorio Muro
Argitaletxea: Harriet
Argitalpen-urtea: 2018

Komiki honetan, hasiera batean ezezagun diren belaunaldi ezberdinetako lau pertsonaiek euren zauriak sendatuko dituzte, elkarren babesean. Horretan lagunduko die, besteak beste, lauei gustatzen zaiela Julio Verne eta bere Munduari Itzulia Laurogei Egunetan liburua, eta denei gustatzen zaiela musika.
 

Hona, Lilyk eta Baltasarrek elkar ezagutu duten eguneko elkarrizketa-pasarte bat: 

Baltasar.- Orain aita apartamentu batean bizi da beste hiri batean. Amak ez du harekin hitz egin nahi. Ama gauzak kutxetan gordetzen ari da, etxea saldu dutelako. Bakarrik igaroko ditu Gabonak. Nik bere ondoan egon nahi nuen. Besterik ez.
Lily.- Berriz hots egin nahi diozu?
Baltasar. …Um.
Lily. -Tori. (telefonoa ematen dio)
(Telefono-deiaren hotsa: Biip! Biipp!)
Baltasar.- Ama! Ama! Ama! Amaa! Amaa! Amaaa! Buaaaaa! Ama!

 

15. or.
 

Pages: 71

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B1
23-01-2019

x61pRelaContWAR

20759370

x61pViewCountWAR

2887

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR