Aireportuko musika

Etorkizunean, 2027ko urtarrilean, dago kokatuta Luis Gardek thriller politiko gisa deskribatu duen bere bigarren eleberria. Askorentzat ezezaguna den EHAS erakunde armatuak Leyre Olcoz nafar politikari eskuindarra bahitu du. Bahitzaileek baimena eman diote Olcoz bahituari eskutitzak idazteko, bai Mireia Barros emazteari bai hainbat politikariri.

Egilea: Luis Garde Iriarte

Argitaletxea: Pamiela

Argitalpen-urtea: 2020

Bahiketa gertatu eta handik bi urtera, 2029an, Koldo Lakare narratzaileak, gertakariari helduko dio berriro eta haren inguruko agiritegi bat osatuko du. Dokumentuen artean, hauexek bilduko ditu: telefono kontrolatu bidezko elkarrizketen transkripzioak, egunkari ebakinak, YouTube eta sareetatik hartutako berriak eta bahituak gatibualdian idatzi zituen gutunen kopiak. Horiek guztiak irakurri ahala, gertakarien berreraiketari ekin dio Koldok. 

 

Hona hemen pasarte bat:

Ezinezko eskailera
Kito. Amaitu dut. Bukatu dut txosten, idazki bilduma, ahotsen josketa, adabaki nahasketa, dena delako hau. Eskatu gabe eskatu zenidan lana bete dut, Mireia. Ez dugu elkar ezagutzen, baina hona hemen atontzen dizudan bigarren liburua, oraingoan ere ale bakarrekoa.
Gertatu zena berreraiki bitartean, zailena izan da kontakizunaren hariez ez jabetzea eta jazoera hutsei lotzea; hots, aitzina segitzea korapilo batzuk askatu gabe, aukerako egintzak asmatu gabe.

17. or.

Segidan duzun bideoan, liburuaren aurkezpena, egilearen eskutik:

 

 

Pages: 441
C1
01-10-2020
22863132
296