irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gidariaren okerra
Nobela poliziako honetako 3 protagonista nagusiak bahitzaileak dira, eta horietako batek, Arantza argazkilariak, glaukoma du. Gaitz horren sekretu medikuak ezagutzen dituen aditua, Zack Vicente ikerlaria, bahitu nahiko dute Bilbora kongresu batera datorrela baliatuta.
Irakurlea hor ibiliko da bahiketaren nondik norakoak argitu nahian, bere buruari galdezka “zer gertatuko ote da?” Horrela, irakurlea nolabait nobelan bertan txertatzen du idazleak.
Egilea: Gotzon Barandiaran
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015
Hona Zack Vicente nolakoa den azaltzen duen pasartea:
Burusoila, metro eta hirurogeita bost, lepo zabala, gihartsua, kolore marroi kaobazko azala, Nazioarteko mintegia Bilbon antolatzeagatik eskerrak emanez hasi zuen aurkezpena mexikarren espainiera garbian. Pozarren zegoen lehenbizikoz bere arbasoen sorlekua ezagutuko zuelako; eta horren garrantzitsua zitzaiola frogatzearren, Harvardeko bere ikerketa taldekoek burutu berri zuten urte luzeetako ikerketaren ondorioak plazaratuko zituen, beste inon baino lehen, hemen, gurean.
(29. or.)
