detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Santa Klarako Itsasargiko biztanleak (1864-1968)

Donostiako Santa Klara uharte ezaguneko itsasargia ezagutu nahi al duzu? Orain ez da itsasargian inor bizi, baina garai batean bai, eta liburu honetan ageri dira farozainen eta bere senideen bizimoduak. Edo uhartea eta Igeldo airez lotzeko izan zen egitasmoa ere.

 

Liburuak istorio bitxiak kontatzen ditu. Adibidez, garai batean bi familia bizi ziren itsasargian eta haserre bizian bizi ziren. Zer gertatu ote zen gero? Beste garai batean, untxien plaga izan zen, eta nork hil ote zituen untxiak? Izan zen udatiarrei sagardoa saltzen zien itsasargi-zaindaririk ere. Edo nor izan zen farozain masoia? Nork jarri zuen lehen taberna? Eta ez ahaztu liburuak gerra zibila izan zeneko garaia ere hartzen duela bere baitan. Beraz, anekdota polit pila bat izan arren liburu entretenigarri honek, beste anekdota batzuk ez dira hain gozoak. (liburua bitara dago, euskaraz eta gaztelaniaz).

Egilea: Jesús Mª Palacios, Iñigo Jiménez.
Argitaletxea: Jesús Mª Palacios
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

 

Hona hemen pasarte bat:
Honako hauek ziren Zenón Acarreta eta bere emaztearen seme-alaben izenak: Santiago, Pilar, Luisa eta Alfonso. 13, 12, 10 eta 8 urte zituzten eta denak Santa Klarako Itsasargian bizi ziren, 1905eko udal artxiboko erroldaren arabera. Garai hartan, seme-alaba gehiago izan zituen emaztearekin, zortzi zehazki. Portuko emaginari abisua ematen zioten kolorezko zapi baten edo su-seinaleen bitartez.

(53. or)

 

Pages: 97

detalle2

Docuthèque

B2
19-11-2015

x61pRelaContWAR

16272005

x61pViewCountWAR

2983

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR