detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Kontxako haur galduak

Donostiako Aste Nagusian piratek hiria abordatzen dute. Orduan hasiko da narrazioko 10-12 urteko bost gaztetxoren istorioa.

Hondartzan galdu dira haurrak, eta Gurutze Gorriko Kabina Zentraletan elkartuko dituzte. Piraten abordatzea gertutik ikusi nahiko dute, baina. Neska-mutikoen abenturak Santa Klara uhartean du segida, eta bertan bizi den gizon bat aurkituko dute, baita altxor bat ere.

 

Egilea: Seve Calleja
Itzultzailea: Iñaki Zubeldia
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

 

Hona pasarte bat: (Narratzaileak esaten digu protagonistetako batek, Malenek, zer dakien benetan existitu zen Aita Mariz)
Malenek ezagutzen zuen Donostiako kaiko arrantzaleen Jarana auzoan busto bat jarrita zeukan marinelaren istorioa, haren balentrien oroigarri. Etxean kontatu zioten, antzina, ekaitza zegoen bakoitzean, marinel hura Urgull mendiko gazteluaren gailurrera igotzen zela, eta han goitik begiratzen zuela arrantzaleen txaluparen bat azaltzen bazen laguntza eske. Eta jende asko salbatu zuela, saio haietako batean bera ito zen arte.

 

( 22. or.)  

Lehen atala hemen duzu irakurgai.
Bideoan 3 libururen aurkezpena dago. Seve Callejarena, 11:30tik aurrera.

Haur eta Gazte literaturako aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.

Pages: 86

detalle2

Docuthèque

C1
16-03-2016

x61pRelaContWAR

16172079

x61pViewCountWAR

2098

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR