irakurgai-mailakatuak-fitxa
Kanpotarra
Woodend herri txiki eta lasaia zen, dendarik ez zegoen eta bisitariak ez ziren bertara joaten.
1964ko urrian, dena aldatu zen. Kanpotar bat iritsi zen herrira eta denda bat irekin zuen bertan. Handik aurrera, gero eta jende gehiago hurbildu zen Woodendera.
Testuko hainbat hitz asterisko batez * daude nabarmenduta eta orrialde bukaeran hitz horien gaztelaniazko itzulpenak datoz.
Egilea: Norman Whitney
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2012
Hona hemen pasarte bat:
1964ko urriak 31, larunbata. Arratsean, berandu, gizon bat iritsi zen herrira. Gaua emateko lekuren baten bila ari zen. Ate bat jo eta emakume bat atera zitzaion.
-Gabon, andrea –esan zion gizonak-. Badakit oso berandu nabilela, baina lagunduko didazu, mesedez? Ba al da ostaturik herri honetan? Hementxe eman nahi dut gaua.
Emakumeak barre egin zuen.
-Ostatua hemen? Woodenden? Ez, gizona; sentitzen dut, baina ez da ostaturik hemen.
5.or.
