detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola agurtu kanpotarrak

2016an, Donostia Europako kultura-hiria denez, jende dezente hurbilduko da bertara; ez bakarrik estatu espainiarretik edo Frantziatik, Europa eta mundu osotik ere etorriko dira. Horregatik, prestatuta egon behar dugu jende hori guztia behar bezala agurtzeko.

Euskadi Irratiko Faktoria programako audio honetan, mundu zabaleko hainbat modu ezagutuko dituzu jendea agurtzeko.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA NESKA. Ba bueno, donostiarrak eta Donostiara hurbilduko garenok, euskaldunok-eta hemen anfitrioi-lanak egin beharko ditugu. Orduan hiru, hiru pauso ikusten ditut hizkuntzarekin lotutakoak.
ESATARIA MUTILA. Oso ondo.
ESATARIA NESKA. Alde batetik, noski, harrera eta anfitrioi moduan harrera egin beharko diegunez kanpotik etortzen direnei, ez bakarrik estatu espainiarra edo Frantziatik, edo Europa osotik etorriko dira eta mundu mailatik, baita ere. Orduan, prest egon behar dugu ba munduko agurrak eta ezagutzeko, ba besteen ohiturak eta ezagutu behar ditugu hona etorriko direlako.
ESATARIA MUTILA. Bai, oso ondo.
ESATARIA NESKA. Orduan, bueno, ba noski gazteleraz inork ez dauka problemarik izango, “Hola, que hay?” holako bat “Buen tiempo” holako zerbait esateko. Frantsesez , ba bueno “Bonjour” esan dezakegu edo “Salut” izan daiteke informalagoa edo.
ESATARIA MUTILA. Bai, bale “Salut” , bai.
ESATARIA NESKA. Gero alemaniarrez “Hallo” edo ez dakit oso ondo hori nola esaten den, edo italianoz  “Ciao”, hau oso, oso moloia da, ezta? Ciao, ciao!
ESATARIA MUTILA. Ciao, ciao, ciao!
ESATARIA NESKA. Portugesez “Olá”, ez dakit oso ondo azentua nola esaten den, e “ola” den edo “olá”, edo holako bat, e?
ESATARIA MUTILA. Bai.
ESATARIA NESKA. Eta gero adibidez txinatar mandarinez, e? “Ni jau”
ESATARIA MUTILA. “Ni jau”.
ESATARIA NESKA. “Ni jau” esango genuke. Eta japoniarrez ba “ko-nin-chi-wá”; “ko-nin-chi-wá” esten da eta hemen hasten dira ja pixka bat gorputzarekin ere beste, ahotsez bakarrik ….
ESATARIA MUTILA. A bale, laguntzen dute, ez?
ESATARIA NESKA. Hau da gero … Eta horiei erreberentzi bat egiten zaie. Ni … e?
ESATARIA MUTILA. A!
ESATARIA NESKA. Egiten dutenean “ko-nin-chi-wá”, eta orduan halako burua jaisten dute.
ESATARIA MUTILA. Jaitsi egiten dute.
ESATARIA NESKA.Jaitsi beharko genuke, eta gero eta erreberentzia handiagoa orduan eta errespetu handiagoa. Orduan batzuk, ba bueno, 90 gradutara ere jaisten omen dira, Japonen e? Hinduek, “namaste”.
ESATARIA MUTILA. “Namaste”
ESATARIA NESKA. Esaten dute. Horretarako jarri behar dira bi eskuak errezatzen ariko bagina bezala, kokotxaren azpian eta “namaste”.
ESATARIA MUTILA. Gandhik egiten zuen bezala.
ESATARIA NESKA. Hori da, esan beharko genuke horrela. Errusiarrez, “privet”.
ESATARIA MUTILA. “Privet”.
ESATARIA NESKA. Baina hola: “Privet”!”Privet”! Eta gainera hauek, errusiarrek, askotan edo behin baino gehiagotan sei muxu ematen dizkiote elkarri.
ESATARIA MUTILA. Sei?
ESATARIA NESKA. Sei muxu, eman eta eman eta eman. Eta, bueno, komunisten garaian hor, baita ere, egon zen halako agur, agur bat gizonezkoen artean, ahoan ere muxua.
ESATARIA MUTILA. Ezpainetan ematen zuten ezta?
ESATARIA NESKA. Hori da, ezpainetan ere ematen direnak. Bai, hori da; orduan, hori ere ba bueno, sei muxu eman beharko diegu errusiarrei, edo nahi duzun bezala.
ESATARIA MUTILA. Bale.
ESATARIA NESKA. Edo, adibidez, ingelesez esan dugu “hello”, baina, baita ere, beraiek, adibidez, ez dute muxurik ematen. Kanadiarrek eta estatu batuarrek-eta horrela, sajoi horiek, anglosajoiek ez dute ematen.
ESATARIA MUTILA. Ez dute elkar ukitzen, badaezpada ere.
ESATARIA NESKA. Ez, gehiago eskua ematen dute. Baina Australian bai: Australian hiru muxu ematen dira, baina masailak ukitu gabe.
ESATARIA MUTILA. A!
ESATARIA NESKA. Badakizu, horrela pijooi…, mua-mua.
ESATARIA MUTILA. Mua-mua, ja.
ESATARIA NESKA. Edo push-push edo egiten diren horietako, horietakoen bat.
ESATARIA MUTILA. Horietako bat, ez?
ESATARIA NESKA. Hori da. Gero beste batzuk badaukagu adibidez, bueno hawaiiarrez nik uste dut denok ezagutzen dugula, ezta? “Aloha”.
ESATARIA MUTILA. A! Begira zer ondo!
ESATARIA NESKA. Joe! Ze ondo! Orduan egingo nuke: “aloha”! Poloniarrak, lehenbiziko aldiz ezagutuko bagina zu eta ni, emakumezko bat eta gizonezko bat, …
ESATARIA MUTILA. Bale.
ESATARIA NESKA. Gizonezkoak, eskuan, muxu eman beharko lioke emakumeari. Hori oraindik ere esaten da ba, lehenbiziko aldiz, e, ezagutzen direnean.
ESATARIA MUTILA. Bale.
ESATARIA NESKA. Edo, bueno, ba arabez edo Marokon edo, “salam” esan beharko genuke, salam. Tibeten, adibidez, badaukate modu oso xelebrea, guretzat izan daitekeena.
ESATARIA MUTILA. Tibeten.
ESATARIA NESKA. Bai, ba monjeek mingaina ateratzen dute kaixo esateko.
ESATARIA MUTILA. A!
ESATARIA NESKA. Hori lotzen da ba halako dragoi pozoitu bat ez direla frogatzeko. Ba dragoi pozoitu edo gaizto hark mingaina beltza omen zeukan, eta orduan frogatzeko ez direla hain gaiztoak ba mingaina erakusten.…
ESATARIA MUTILA. Mingaina ateratzen dute monjeek.
ESATARIA NESKA. Hori da.
ESATARIA MUTILA. Kaixo esateko.
ESATARIA NESKA. Bai. Omanen, adibidez, gizonek agur esateko beraien sudurrak elkar zapaltzen dituzte. Zapaldu, e, hartu eta ta! Jarri hola eta zapaldu egiten dituzte. Eta Polinesiako Tuvalu herrialdean ba masailaren masailaren kontra jarri eta sudurretik arnasa. Hola muki kenduko bagenu bezala, mmm! Holako zerbait egin beharko genuke. Orduan, hauek denak ikasteko….
ESATARIA MUTILA. Zenbat ohitura, e?
ESATARIA NESKA. Gero Donostian ba denak aplikatu egin beharko ditugulako. Adibidez, danimarkarrek ez dute, ezta ere, muxurik ematen, hauek ere besarkada ematen dute zuzenean, agurtzen diren bakoitzean.
ESATARIA MUTILA. Bale.
ESATARIA NESKA. Eta batzuk, esaterako, eskimalak edo ba sudurrekin edo horrela laztantzen dutela baina ez zaie gustatzen hori esatea. Egia da badaukatela e “kunik” izeneko agurtxo bat baina baita ere amek seme-alabekin erabiltzen dutena. Baina Groenlandian bai, sudurrak laztandu egiten omen dira, kasu horretan.
ESATARIA MUTILA. Oso ondo.
ESATARIA NESKA. Gero badago Kenyako masaiak, hau, hauek asko, atentzio asko deitu dit, aurpegian tu eginez, tu eginez agurtzen dira, hau da, txistua botata.
ESATARIA MUTILA. A bai?
ESATARIA NESKA. Zeelanda Berrian “hongi” edo ez dakit nola. Agurra deitzen zaio. Aurpegiak aurrez-aurre jarri.
ESATARIA MUTILA. Bai.
ESATARIA NESKA. Gelditu eta bizitzaren arnasa deitzen zaio. Eta Afrikar Hegoaldeko Shon, adibidez, lurraldean tribu asko, ba bostekoa. Eman bostekoa eta tak ….
ESATARIA MUTILA. Eman bostekoa! A!
ESATARIA NESKA. … horrela, horrela agurtzen dira. Guretzat bueno gaur egun oso modernoa dena ba Afrikako tribuetan, milaka urte horrela agurtzen dira. Eta atentzio gehien gehien deitu didana …
ESATARIA MUTILA. Bai.
ESATARIA NESKA. … esan genezake Malawiko Nga tribuak. Hauek ez dute sekula muxurik ematen.
ESATARIA MUTILA. Malawiko Nga tribua.
ESATARIA NESKA. Nga, bai. Izan ere hauek esaten dute muxuak ematea, arimek ihes egiten dutela; orduan, muxuak ez dira oso, ez dira onartuak. Orduan, zer egiten dute?, eta nola agurtzen dira ? Ba gizonezkoak elkarri zakila bi hiru aldiz astintzen dizkio elkarri.
ESATARIA MUTILA. Kar-kar-kar.
ESATARIA NESKA. Eta emakumeen artean titiak estutzen dira; eta hau da, gizonezkoa eta emakumezkoa topatuko balira,…
ESATARIA MUTIL. Bai.
ESATARIA NESKA. Ba emakumezkoak zakiletik helduko lioke eta gizonezkoak tititik helduko lioke. Ze kuriosoak, ezta?
ESATARIA MUTILA. Malawin egiten dutena.

detalle2

Docuthèque

B1
26-01-2016

x61pRelaContWAR

16239166
00:05:25

x61pViewCountWAR

6942

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR