detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Errekuperatzaileak

Garai bateko (duela ehun urte inguruko) eta oraingo lanbideak deskribatzen ditu Pablo Sastrek liburuan, baita lan horietan ibilitakoak ere.

Bi atal nagusi ditu liburuak: Bihiketaria eta Errekuperatzailea. Lehenengoa, elkarrizketa formatuan idatzia, lanbide, profesional, eta, oro har, liburuan jorratzen diren gaien inguruko galdera-erantzunak dira.
Bigarrenak, berriz, hamaika azpiatal ditu: aberea, baserria, oihala, basoa, etxea, ontzia, burdina, bidea, enpresa, pertsona eta errekuperazioa.
Batzuetan lanbidea bera eta urteetan izan duen garapena ere azaltzen digu. Lanbideez gain, lanbidetzat jotzen ez diren, baina lana ematen duten hainbat jarduera edo pertsona ere sartzen ditu. Adibidez, neskatoa: “txiki-txikitatik laguntzen zuten haurrek etxeko lanetan” (118. or). Eta langabeak ere sartuta daude lanbide-zerrenda honetan, edo inaktiboak.

Egilea: Pablo Sastre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015

 


Hona zati bat:

Haur obreroa, ez zen aprendiza. 1840an, neska eta mutil, zortzi-hamar urteko haur askok lan egiten zuten fabriketan, zortzi orduz egunean; hamabi-hamasei urtekoek, hamar orduz edo gehiagoz lan egiten zuten. 1892an, hamabi urtez beheitikoek lan egitea debekatuagatik adin hori iritsi ez zuten haur askok segitu zuen lanean; inspektorea azaldu ezkero, atezainak txirrina jo eta, inguruko sasietan ezkutatzen ziren haurrak. 1936an, hamalau urtez goitikoa behar zuen gazte batek, lan egiteko.


(118. or)


 

 

Pages: 169

detalle2

Docuthèque

C1
25-02-2016

x61pRelaContWAR

16239851

x61pViewCountWAR

3048

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR