detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zer demontre dago aulkien azpian?

24 ipuin labur hauetako batek eman dio izenburua liburuari. Ipuin horretan aitonak ilobekin jolasten du aulkien azpian, beste batean amona da jolasten duena askari garaian, bingoa erosi dutela aprobetxatuz.

 

Beti ez dira gizakiak protagonista, beste batzuetan animaliak dira, adibidez, itsas izarrak, baina baita zuhaitzak ere. Ipuin hauek ez dute beti istorio bat kontatzen, badaude gogoetak ere, eta galderak. 

Egilea: Harkaitz Cano
Irudiak: Lorena Martínez Oronoz
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2016 

 

Sautrela saioko elkarrizketa:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona ipuinetako bat: Hamabost arrazoi isilik egoteko.

1.    Esateko ezer ez dudalako.
2.    Nik asko esateko izan arren, zu nahikoa adi ez zaudelako.
3.    Nahiago dudalako zuk zer diozun entzun.
4.    Bakarrik ez hitz egiteagatik.
5.    Hormari ez hitz egiteagatik.
6.    Hormako pitzadurari ez hitz egiteagatik.
7.    Hormako pitzadura barruan bizi den kilkerra ez esnatzegatik.
8.    Ezpainak eztiarekin zigilatu zizkidatelako.
9.    Muxu ematen ari natzaizulako.
10.    Muturtuta nagoelako.
11.    Muturtuta nagoelako eta muxu ematen ari natzaizulako.
12.    Isilik egotea gustatzen zaidalako.
13.    Geure arnasak bere kasa hitz egiten duelako.
14.    Hitzak baino handiagoa den sekretu bat gordetzen dudalako.
15.    Bihotza ahoan daukadalako.

Pages: 108

detalle2

Docuthèque

B2
18-01-2017

x61pRelaContWAR

16170377

x61pViewCountWAR

2822

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR