irakurgai-mailakatuak-fitxa
Txalorik ez, arren
Liburu honen abiapuntua da Antoni Muntadasen On translation serieko instalazio baten inguruan Harkaitz Canok egin zuen hitzaldia.
Txaloak historian eta arteen luze-zabalean izandako esanahi desberdinak aletu ditu Canok liburu honetan, istorio baten bidez.
Protagonistak akufeno gaitza dauka: inguruan existitzen ez den hots bat entzuten du bere buruan, txalo baten itxura duena. Bere bitartez, txaloaren atzean ezkutatzen diren harreman anbibalenteei buruz hitz egiten du Canok.
Beraz, ez nahastu izenburuarekin, lan hau ez baita txaloen kontrako liburua.
Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Edo!
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat:
Erromatarrek, onespenaren zenbatekoa neurtze aldera, txalo mota edo eskala ezberdinak zituzten: hatzak elkarren kontra igurztea, kasu, edo esku ahur plegatuarekin txalo egitea; togaren faldoiak astintzea zen txalo egiteko modu bat (Aureliano enperadoreak, orarium izeneko painelu batzuk banatu zituen herritarren artean, togaren faldoia astintzearen ordez painelua astintzearekin nahikoa izan zedin handik aurrera).
(42-43.or)
Erantzun galdera honi paragrafo batean: zuri txaloak jasotzea ala ematea, zer gustatzen zaizu gehiago. Zergatik?
