detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Adiskide paregabea

Napoli, XX. gizaldiko 50eko hamarraldian, gerra-ostean beraz, elkarren adiskide paregabe dira Lila eta Lenù (Raffaella eta Elena) neskak. Laster izango dira nerabe. Eskolan ezagutuko dute elkar nobelako bi protagonista nagusiek.

 

Narratzailea Lilaren lagunik handiena da, Lenù. Bi neska hauek oso desberdinak dira, baina adiskidetasunari eustea lortuko dute gerra-ondorengo giro latza gorabehera: pobrezia, biolentzia, mafia…
Nobela Lila desagertu denean hasten da, 66 urte dituenean. Lilaren alabak telebistara joan nahi du, pertsona desagertuak bilatzen dituen saio horietako batera.

 

 

Egilea: Elena Ferrante
Itzulpena: Fernando Rey
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

 

 

Hona pasarte bat:
Ahal izan nuen lasterrena Lilaren bila joan nintzen. Patiotik deitu nion, eta, orduan, Lilak burua atera, eta atarian agertu zen. Besarkatu ninduen, musu eman zidan, sekula baino lore gehiago esan zizkidan eta txundituta gelditu nintzen hainbesteko estimu-erakutsiarekin. Lehengo bera zen, baina, halere, aldatua zen berriz. Ez zuen ematen neska gazte bat, emakume bat baizik, gutxienez hemezortzi urteko emakume bat, eta, garai hartan, adin hori oso aurreratua iruditzen zitzaidan. Lehengo arropak labur eta estuak zituen, haiek jantzirik zituela Lila minutu gutxian hazi izan balitz bezala: gehiegi estutzen eta nabarmentzen zioten gorputza. Are altuagoa zen orain, sorbalda zuzenak zituen, eta emakume-formak.


(350. or)


•    Pasarte honen harira galdera bat: nola janzten zinen gaztetan, nola orain? Edo nola janzten zara orain, eta nola uste duzu jantziko zarela etorkizunean? (Idatzi paragrafo bat bi egoerak konparatuz).

 

 

 

Pages: 499

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C1
12-03-2015

x61pRelaContWAR

16165727

x61pViewCountWAR

3988

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR