irakurgai-mailakatuak-fitxa
Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari
Liburu saritu honek Martin Azpilkuetaren biografia politikoa dakar. 1492an jaiotako nafar hau jurista izan zen, erizaina, teologoa eta irakaslea.
Ekonomiaz idatzi zuen eta aholkulari politikoa izan zen. Ideia aurrerakoiak zituen gizonak: hara zer esan zuen 1528an ekitaldi publiko batean: “Erresuma ez da erregearena, herritarrena baizik, eta erregearen ahaltasuna bera ere herriarena da eta ez erregearena, beraz, herritarrek ezin diete uko egin beren eskumenei”. Besteak beste, Ameriketatik iristen ari ziren metal preziatuen etorreraren eraginak aztertu zituen nafarrak. Bera jabetu zen metal preziatuak lar ugaritzen baziren, prezioak behera egingo zuela. Bestalde, Azpilkueta aztertu dutenek ez dira ados jartzen liberala ala interbentzionisten aldekoa zen ekonomian.
Egilea: Oskar Arantzabal
Argitaletxea: Pamiela
Hona pasarte bat:
Beraz, 12 urtez aurreratu zitzaion “balio-urritasun” delako teorian Jean Boldin (1530-1596) ekonomialari frantses ezagunari. Honek beste modu batera gauzatu zuen: “merkantzia oro garestitzen da eskari handia eta eskaintza urria denean”.
(54. or)
