detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Neska bat leku inposiblean

Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak frankismo garaian Zamorako zenbait apaizek kartzelan emandako egunak azaltzen ditu eleberri honetan. 19 apaiz euskaldun handik ihes egiteko zorian izan ziren. Ez zuten lortu! Baina nobelan bestelakoa izango da emaitza, idazleak asmatutako neska batek lagundu baitie apaizei.

Egilea: Xabier Amuriza
Argitalpena: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

 

Apaizek tunel bat egin zuten, baina tunela deskubritu egin zuten eta ezin izan zuten ospa egin. Amurizak, baina, ez zuen porrot baten kontaketa egin nahi, kontatua baitago lehendik ere, eta fikzioaren bidez ezina izan zena posible egin du. Apaizek neska bat sartuko dute espetxean, eta gorriak pasako dituzte, tunela egitea bera baino askoz ere zailagoa egingo baitzaie neska ezkutuan gordetzea, kartzelako funtzionarioen begi-bistatik urrun.

Hona pasarte bat:

Labeguneko bederatzi baldosak osorik zeuden behar zen tokian, formazio zorrotzean. Baina solte zeuden! Estalkia egin behar zen, eta horretarako azkar zulatu zorua. Ze hormigoi modu aurkituko zen? Gure tresna kasik neolotikoek zer efikazia izango zuten, zaratarik ere ezingo baitzen egin? Kolpeka barik marruskan jan beharko zen.

(80. or.)

Hemen ikusgai egileak egindako eleberriaren aurkezpena.

Pages: 301

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C1
19-03-2018

x61pRelaContWAR

16142240

x61pViewCountWAR

4480

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR