detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Arizterrazu: mandioko (azken) erromeria

Badira igandero Arizterrazura nahiz inguruko erromerietara hutsik egin gabe joaten diren taldeak, eta taldekide batzuek 40 urtetik gora daramatzate erromeriaz erromeria.

Bernardo Atxagaren anekdota polit bat badu, besteak beste, Arizterrazuko erromeria-festari buruzko liburu CD-dun honek. Anekdota Arizterrazu baserrian gertatu zen, Aian beraz. Liburuak toki horrek erromeriarekin duen zerikusia biltzen du Joxemari Iriondo esatariak: trikitilariak, pandero-joleak, neska-laguntzeak, mutil-ardoa, parranda, isunak, guardia zibilak…
Aspalditik Andatza Erromeria Elkartea arduratzen da baserri horretako, eta beste leku askotako, erromeria antolatzeaz. Baserri horretan, egun jatetxe ere bada, dantza egitera, ligatzera, jende asko biltzen zen garai batean. Trikitilariak dira musika jotzen dutenak, denetik jotzen zuten eta dute: fandangoak, porrusaldak, tangoak, boleroak, rantxerak, kalejirak …

Egilea: Joxemari Iriondo
Argitaletxea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
Argitalpen-urtea: 2015

 
Hona Bernardo Atxagaren anekdota, Iriondori Joxe Ramon Zubimendik kontatua, 1976an gertatua:

Baina behin batean Joxe Ramon Zubimendi adiskide argiak kontatu zidan huraxe ezin isilik eduki. [ ] Entzun bezalaxe ematen saiatuko gara.
Aiako Arizterrazuko erromeriara heldu ginen Bernardo Atxaga eta biok (Zubimendi); [ ] Halako batean, mexikarren Caballo prieto azabache, ¿cómo olvidar que te debo la vida? airean, hasi da baltseoa, txunpa ta txunpa ta txunpa, hasi dira neska bikoteak dantzan, eta hasi gara gu biok ere haiei dantza eske. [ ]
Aspertu gintuzten ezetzean, nekatu ginen eskean, etsi genuen… elkarrekin dantzan hasi ginen bi gizonezkook, baltseoan, elkar nabarmen samar besarkatuz, lotsagabe asko eta irribarrez.
Ez genuen dantzaldi luzea egin, jakina; baina nahikoa; ez ginen triste, alazankoa!
Ondoren, neska-laguntzen lanik ez eta, antxume errea janez berdindu genuen geure halabeharra. Hamaika sufritzeko jaioak izaki mundura!

 

(129-31. orr)

Pages: 145

detalle2

Docuthèque

B2
27-11-2015

x61pRelaContWAR

16138352

x61pViewCountWAR

2823

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR