detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Bihotzero

Emakume bat ospitalera doa izeba bisitatzera egun batean, eta egun bakar horretan entzundakoek osatzen dute liburuaren zatirik handiena. Entzundakoek eta esandako eta sentitutakoek. Izan ere, emakumeak kezkak baititu, amodioari buruz, inguruko norbaiten osasunari buruz, familiari buruz, tradizioek herri txiki batean ezartzen duten "zamari" buruz…

Ospitaleko bisita ez da kortesiazko bisita hutsa, emakumeak zerbait jakin nahi du izebaren ahotik, eta jakin egingo du.
Liburuak izeba-ilobaren arteko solasaldiarekin batera, izenburua duten hainbat testu eskaintzen ditu, gogoeta gisara: Gailetak, Donutsa, Takoiak, Paris, Ama, Egia, Trena… dira izenburu horietako batzuk, hogei guztira. Eta liburuaren bukaeran 20 postal daude, Idoia Beratarbideren 20 marrazki, eta postaletan izenburu horiek errepikatzen dira. Postal guztiek zuloak dituzte, asko postaleko pertsonaren bihotzaren parean, edo begien parean… Postal bakoitzaren marrazki-zati bat liburuan ere errepikatzen da, eta liburu-barruko marrazki horren gainean jar daiteke dagokion postala.

 


Liburua bi eratara irakur daiteke, dena segidan, edota izenburua duten testuak elkarrekin, ondoan testu bakoitzari dagokion postala duzula.

 

Egilea: Maider Agirre Gurrutxaga
Argitaletxea: Autoedizioa
Argitalpen-urtea: 2015

Hona pasarte bat:
PARIS
Paris, mon amour.
Paris maitasunaren eta maitaleen hiria da. Milioika ezkutuko enkontru, adiskidetzeko muxu edo itxaropenezko besarkada gordetzen dituen ontzia.
Paris ez da hori bakarrik. Paris lantoki estresagarri bat da, bizitoki zaratatsu eta etengabe inbaditua da. Eta Paris atsedenik eta amaierarik gabe bortxatzen duten postal eternoa da.

(80. or.)

•    Nahi baduzu aukeratu hiri bat, Paris edo beste edozein, eta idatzi bere alde onak eta txarrak, aukeratutako pasartean bezala.

 

Pages: 154

detalle2

Docuthèque

C1
07-09-2015

x61pRelaContWAR

16138181

x61pViewCountWAR

2937

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR