detalle dokuteka-generico-fitxa

Bihotzero: Idazle baten ametsa egia bihurtuta

Maider Agirre beasaindarrak hainbat oztopo gainditu ondoren, Bihotzero izeneko bere lehen eleberria plazaratu du.

 

Argitaletxeekin hainbat gorabehera izan ondoren, auto-ediziorako bidea hartzea erabaki zuen Maider Agirrek. Horrek liburua banatu eta promozionatzeko askatasuna eman dio, baina baita makina bat arazo eta buruhauste ere.

Elkarrizketa honetan xehetasun horiek guztiak kontatuko dizkigu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Maider Agirre, arratsaldeon.
MAIDER AGIRRE . Arratsaldeon.
ESATARIA . Bueno, e betidanik argitaratu nahi izan duzu orduan zuk liburu bat? Zer da betiko ametsa edo helburua?
MAIDER AGIRRE . Ez, ez, ez, ez. Ke ba. Ez.
ESATARIA . Ez. E noiz piztu zitzaizun grina?
MAIDER AGIRRE . Nik liburu bat argitaratzeko helburua edo ametsa ez dut izan, liburu bat idazteko beharra bai. Ezberdina da.
ESATARIA . “Biotzero” hala du izena Maider, zure lehen eleberriak eta auto ekoiztu egin duzu.  
MAIDER AGIRRE . Mmm.
ESATARIA . Jo zenuen aurretik argitaletxeetara?
MAIDER AGIRRE . Bai, noski. Nire aurreneko asmoa edo nire aurreneko helburua argitaletxe batean argitaratzea zen.
ESATARIA . Eta nola hartzen dira kalabazak?
MAIDER AGIRRE . Bueno nik kalabazak baino gehiago erdi usteldutako sagarrak jaso nituen, je je je, eta bueno ba, abentura honetan odisea bat bizi izan dut, ezta? Mundu, e argitaletxeen mundu horrekin, gauza … ez dakit, harrigarrik gertatu zaizkit, egia esan.
ESATARIA MUTILA . Erdi usteldutako sagarrak zer dira, merezi ez duten e eskaintzak edo proposamenak?
MAIDER AGIRRE . Ba begira hasiera batean lehenengo atea jo eta sagar gorri zoragarri bat eskaini zidaten edo eman zidaten eskura, ze aurreneko atea jo eta baiezkoa eman zidaten, eta bueno ba sagarra ba bueno, jaten ez baduzu eta denbora asko hor mahai gainean utziz gero usteltzen joaten da eta … 
ESATARIA . Bai.
MAIDER AGIRRE . … niri ere horixe pasatu zitzaidan, ezta? Zain eta zain eta zain egon eta azkenean ba argitaletxe hura itxi egin zuten eta nire liburua hortxe zintzilik gelditu zen, eta gero ondoren hasi nintzen ate joka, Joserra Gartziaren laguntzarekin, berriro ere, urte eta erdi pasa eta gero, eta hor ba erdi usteldutako sagarrak esan nahi nuen ba bueno, ba e nolabait esateko ba ezezko liburuak, ezezko borobilik ez zuen jasotzen, denak ziren ba bueno ekonomiarekin lotutako e ezezkoak, ez liburuaren kalitatearekin baizik ekonomiarekin edo, edo diruarekin.
ESATARIA . Eta orduan noiz ikusi zenuen auto ekoizpena izan zitekeela zure lana argitaratzeko modua?
MAIDER AGIRRE. Ba bueno uda baten ba, hausnartzen edo bueno ba nolabait esan nire barruak esaten zidan, Maider e zu zara hau aurrera atera behar duena, zure erara, ….
ESATARIA . Eta argi zeneukan e euskarri fisikoa nahi zenuela?
MAIDER AGIRRE . Bai. Paperezko liburua nahi nuen bai ….
ESATARIA . Eskuetan nahi zenuen.
MAIDER AGIRRE . … eta tapa gogorrarekin, je je. Baina bueno nik bilatu dudana, hasieratik bai izan da nolabait euskarri horrekin identifikatuta sentitzea, ezta? Erabat nirea sentitzea e tipografia, koloreak, e hori, tapak, dena.
ESATARIA . Maider, guk ez genuke jakingo nondik hasi ere, inprimatzeko aurrekontuak eskatu eta banaketa eta … zer izan da konplikatuena? Gestio lan horretan?
MAIDER AGIRRE . konplikatuena, nire kasuan konplikatuena izan da e banaketan istorio hori, guztiz bakarrik zaudelako. E ez zaila delako baizik bakarrik zaudelako.
ESATARIA MUTILA . Banaketa nola e antolatzen da Maider?
MAIDER AGIRRE . Bueno nik horretan e laguntza …, bueno egia esan e nire inguruan bai, bakarrik nagola, zaudela aipatu dut baina nik nire inguruan e jende benetan e baliogarria eta asko lagundu didatena eduki dut, ezta? Eta Idoia Beratarbide ilustratzaile lanak egien dituenak, ba bueno berak e Edo argitaletxearen bidetik ba, ba bueno laguntzatxo batzuk edo eskaini dizkit, erreferentzi batzuk eman zizkidan eta pixka bat hori jarraitu dut edo itzal horren atzetik ibili naiz, ezta?
ESATARIA . Mmm.

detalle2

Docuthèque

B2
27-01-2016

x61pRelaContWAR

16239213
00:04:04

x61pViewCountWAR

4675

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR