detalle dokuteka-generico-fitxa

Trafiko-arau berriak

2026ko urriaren 1ean jarri ziren indarrean DGTren trafiko-arau berriak. Hainbat arlotakoak dira, baina badute puntu komun bat: isunen zenbatekoa.

Orain albiste-zerbitzu digitalean, Klisk izeneko atala dago; han, gaurkotasuneko gaiei buruzko erreportaje laburrak daude. Gaurko honetan, trafiko-arau berrien puntu nagusiak azaldu dizkigute, kontuan har ditzagun. 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Indarrean sartuko dira. Lege batek esaten duena derrigor egin beharko da hortik aurrera.
Isunak ekidin. Isunak saihestu. Isunak ordaindu nahi ez.
Hemendik aitzinera. Hemendik aurrera.
Erreiaren erdi-erditik zirkulatzeko. Errepideetan, ibilgailu bat ibiltzeko lekua.
Eskuineko bazter-bidean. Errepidean izaten den lekua, eskuineko erreiaren eskuinetara; esaterako, hor geratzen dira ibilgailuak matxuraren bat dutenean.
Motel, gehienez ere 30 km/h abiaduran. Astiro.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Gaurtik aurrera indarrean sartuko dira DGTren trafiko-arau berriak. Adi bideoari, isunak ekidin nahi badituzu. 

Lehen aldaketa: lehentasun osoa oinezkoek izango dute. Hirian, zalantzarik balego, autoa frenatu eta oinezkoari pasatzen utzi behar zaio, nahitaez. Araua ez betetzeak 200 €-ko isuna dakar. 

Aldaketak semaforoen argi laranjei dagokionez (dagokienez): kolore laranja ez da desagertuko, baina, aurrerantzean, ez du inoiz oinezkoaren argi berdearekin bat egingo; alegia, oinezkoak berdea badu, autoak argi gorria izango du. Araua hautsiz gero, 200 €-ko multa izan dezakezu. 

Arau berriarekin (berriaren ondorioz), txirrindulariek protagonismo handiagoa dute. Hiri barruan, hemendik aitzinera, erreiaren erdi-erditik zirkulatzeko eskubidea dute, eta atzetik doazen autoek, gutxienez 5 m-ko distantzia utzi beharko dute. Errepidean aurreratzeko, berriz, 20 km/h jaitsi beharko da abiadura. Abiadura moteltzen ez duenak 200 € eta sei puntu gutxiago izango ditu.  

Kontuz elurra badago bidean, hemendik aurrera debekatu egingo baita horrelakoetan aurreratzea. Nahitaezkoa izango da eskuineko erreian zirkulatzea, elurra kentzeko makinei bidea errazteko. Hori bete ezean, adi: 200 €-ko isuna izango duzu. 

Moto-gidarientzat ere arau berriak: erabat debekatuko da txankletak edo oinetakoak irekita eramatea, eta derrigorrezkoa izango da homologatutako eskularruak janztea. Eta adi! Auto-ilarak daudenean, eskuineko bazter-bidean ibili ahal izango zara; hori bai, motel: gehienez ere 30 km/h abiaduran. Azkar bazoaz, 200 €-ko isuna. 

Taxilariek, banatzaileek eta auto-eskolako irakasleek ere, aldaketak. Izan ere, aurrerantzean, derrigorrezkoa izango da, une oro, gerrikoa jantzita eramatea, baita hiri barruan ere. Gidariak ez badu jarrita, adi: 200 €-ko isuna eta gida-baimeneko lau puntu gutxiago. 

Patinete elektrikoa baduzu, jarri kaskoa, hemendik aurrera derrigorrezkoa izango da-eta. Babesik gabe bazoaz, isuna 200 €-koa izan daiteke. Gainera, gutxieneko adina 15 urtera igo da. Hori bai, 2027ko urrira arte atzeratu dute argiak 24 orduz finko eramateko betebeharra.  

Zure ustez, zein neurri da beharrezkoena? 

detalle2

Docuthèque

B1
07-10-2026

x61pRelaContWAR

40268678

x61pViewCountWAR

155

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR