detalle dokuteka-generico-fitxa

Lazkao Txiki gogoan

Aurreko mendeko bertsolaririk handienetakoa, paradoxikoki (ez gara oso originalak izan, badakigu). Oraindik gogoan dute bertsozaleek.

ETBko Hitzetik hortzera bertsolaritzari buruzko saioan, Lazkao Txiki bertsolariaren inguruan aritu dira, hura jaio zeneko mendeurrena dela-eta. Mirari Martiarena aurkezleak Inaxio Usarralderekin eta Joxepa Madariagarekin hitz egin du; Lazkaoko Gerriko elkartekoak dira, eta urtero egiten dute bertsolaria gogoratzeko ekitaldia.   

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Ez dute ahazteko. Ez dute ahaztu nahi; ez dute erraz ahaztuko. 
Horietako bat zeratzeko. Egiteko-edo. Zeratu aditza erabili du nahi zuena ahora etorri ez zaiolako. 
Gai-jartzaileak zarete. Bertsolariei esaten dietenak zeri buruz, zer egoeratan eta zer doinutan abestu behar duten. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Mirari Martiarena: Gaur, Lazkaoko bertsolari txiki-handia gogoratzeko ahalegina egingo dugu. Aurten betetzen dira 100 urte jaio zela, eta Lazkaon, bere herrian, ez dute ahazteko. Urtero Lazkao Txiki gogoratzeko egiten duten eguna aitzakia hartuta, guk ere Joxemiel Iztueta, Lazkao Txiki, izango dugu gogoan gaurko programan. 

Mirari Martiarena: Aritu gara Lazkao Txikiri buruz hizketan; baina, bertsolari bezala, nolakoa zen? Beste bertsolari batzuei, Iñaki Muruari, entzuna diot “bertsolari sorgina” zela. Zuek nola gogoratzen duzue?  

Inaxio Usarralde: “Sorgin” hori, seguru asko, erabiliko du Iñakik, e, ezustekoa emateko, ba, ez zuelako asko behar. Irteera magiko, mundial, horietako bat zeratzeko... oso emana zen horretan. Orduan, bueno, bertsolari bezala, nik uste dut bi alor aitortzen zaizkiola: umorearen erabilera eta bromako joera, eta abar; baina, gero, horren ondoan, den-denek esaten dute, bueno, ba, serioa, xamurtasuna, bere alde melankoliko (malenkoniatsu) tristea ere bazuela, eta Lazkao Txikik pozak izango zituen, baina penak ere bai, eta biei kantatzen zien Lazkao Txikik. Eta ez dakit bertsolari bezala hobea ez ote zen bigarren horretan, ezta? 

Mirari Martiarena: Eta zeri kantatzen zion Lazkao Txikik?  

Joxepa Madariaga: Nik uste jarritako gaian sartzen zela, eta, aukera emanez gero, edozer gairi buruz. Egunerokoei heltzen zitzaion (zien) asko, eta eguneroko kontuekin aritzen zen.  

Inaxio Usarralde: Irakurri baldin baditugu bere bertsoak-eta, naturarekin bat eginda bizi zen pertsona bat zela, hori argi dago, ez? Orduan, natura ere askotan aipatzen... aipatuta agertzen da bere bertsoetan. 

Mirari Martiarena: Joxepa eta Inaxio, zuek gai-jartzaileak zarete, eta tokatu izan zaizue Lazkao Txikiri gaiak jartzea. Nolakoa zen berari gaiak jartze hori?  

Inaxio Usarralde: Uf, hasieran, errespetu handikoa gogoratzen dut nik. Hainbeste aldiz ez dizkiot jarri, orduan, puf! Ni, orduan, hasiberria izango nintzen… Figura bati gaia jartzea bezalaxe zen, ez?  

Joxepa Madariaga: Ni aritu nintzen garai hartan, behintzat, modan jarri ziren gaiak jartzeko tresnak ematea, argazkiak erakustea, halako… Et, et, et, et. Hari gaiak era klasikoan, hola nahiago zituen, eta, askotan gainera, bere estiloa hala zen: gustatzen ez baldin bazitzaion, ez zuen gai horri buruz kantatuko, egingo zuen modua eskibatu (saihesteko) eta aldamenetik joateko, eta nahi zuen bidetik eramango zuen. Eta hori ere, ahalmen hori edukitzea ez da txarra, ez?. Baina hola bizi izandu (izan) nuen nik.  

Mirari Martiarena: Zergatik irauten dute memorian bere bertsoek, pasadizoek, esamoldeek...?  

Joxepa Madariaga: Onak direlako, gaur egun ere aplikatu litezkeenak direlako. Ba, euskararen ingurukoa, ezta?: “Laster, euskaraz ari garelakoan, erdaraz arituko gara”. “Laster” hori iritsi da, eta eguneroko… egunero bizi dugu denok. Eta, orduan, gauza horiek... konturatu egiten zen, ikusi egiten zuen, ikusmena zeukan aurrera begira, zer... nondik nora zihoan gizarte hau, nondik nora zihoan bertsolaritza. Eta gauza horiek esan egiten zituen, eta esaten zituen hain ondo, ba, gordetzeko modukoak izan direla. Eta gogoratu egiten gara, eta erabili egiten ditugu. 

detalle2

Docuthèque

C1
15-09-2026

x61pRelaContWAR

40163774
00:03:51

x61pViewCountWAR

438

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR