detalle dokuteka-generico-fitxa

Auto elektrikoen kalanbrea

Ibilgailuen elektrifikazioak ez du etenik. Erregai fosilak bazter utzi, eta motor elektrikoak nagusitzen ari dira, inguruarekiko garbiagoak direlako. Dena omen da abantaila. Omen.

Auto elektrikoen inguruan hainbat gorabehera izan dira: bateriek su hartzen dutela, garabi-langileek jaso nahi ez dituztela...; Euskadi Irratian gaiari buruz hitz egin dute. Besteak beste, CIDETEC enpresako Idoia Urdanpilleta gonbidatu dute; hark azaldu digu motor elektrikoek nola funtzionatzen duten eta nolako arriskuak dituzten. 

 

Irudia: Pixabay

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

500 €-ko isuna. Arauak ez betetzeagatik ordaindu behar den diru-kantitatea; kasu honetan, 500 euro.
Garabi-enpresa. Auto hondatuak garraiatzeaz arduratzen den enpresa.
Uko egin. Zerbait egingo ez dela esan.
Bai sutea eta bai eztanda. Sua eta leherketa.
Beroa askatu egiten dute. Beroari joaten uzten diote.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria: Jende askok galdetzen duen gauza da. Kalean, sare sozialetan, auto-kontzesionarioetan... eta batez ere azkenaldian gurean gertatu diren hiru gertakari kontuan izanda: seguruak al dira auto elektrikoen bateriak?  

Martxo amaieran, Zumarragan, auto hibrido batek istripua izan zuen: sua hartu, eta, su hori itzaltzeko, suhiltzaileek autoa hartu eta sartu behar izan zuten urez betetako edukiontzi erraldoi batean. Autoak bi egun pasa behar izan zituen urpean, hondoratuta, bateriaren sua itzal zedin. Iurretan, bestalde, Bizkaian, bateriadun auto batek istripua izan eta suhiltzaileek orduak eta orduak pasa behar izaten zituzten bateriaren tenperatura kontrolatzen. Eta, Sopelan, Udaltzaingoak 500 euroko isuna ezarri dio garabi-enpresa bateko langileari, honek uko egin ziolako auto elektriko bat bere garabian garraiatzeari. Justifikatuta al dago langile horren beldurra? Auto elektrikoek errazago hartzen al dute su, gainerakoek baino? Arriskutsuagoak dira? Ba, hori guztia galdetu diegu gaiaz dakitenei. Batetik, Donostian baterietarako teknologia aurreratuak ikertzen dituen CIDETEC enpresako Idoia Urdanpilletari; energiarako materialen unitate-arduraduna da bera.  

Idoia Urdanpilleta: Arriskua, arrisku potentziala hor dago. Arrisku potentziala hor dago, baina errealitatea da sistema asko daudela arrisku hau minimizatzeko. 

Nik uste, akaso hasi beharko genukeela esaten bateri (bateria) batek nola hartu (har) dezakeen su, edo nola egin dezakeen eztanda. Bai sutea eta bai eztanda Thermal runaway deritzon prozesu baten ondorioa da; euskaraz... ―hemen, bateri-munduan, ingelesezko hitz asko ibiltzen (erabiltzen) dira, baina euskaraz esaten da... “ihes termikoa” deitzen zaio―. Horrek zer esan nahi du? Ba, bateri batek... kaltetuta dagoenean, baterien (bateriaren) barruko tenperatura igotzen hasten da. Tenperatura igotzearekin, bai elektrodoan eta bai elektrolitoan, erreakzio kimiko batzuk sortzen hasten dira. Erreakzio kimiko hauek exotermikoak dira; hau da, beroa askatu egiten dute. Beroa askatzearekin, tenperatura are eta gehiago igotzen da. Orduan, erreakzioa katean ematen da. Behin erreakzioa hasiz gero, jada ez dago formarik geratzeko (ez dago geratzeko modurik). Erreakzio hauetan, beroa askatzeaz aparte, gasak ere bai (bai) askatzen dira. Gas hauek egiten dutena da presioa handitu bateriaren barruan, eta momentu batean presioa hain handia da, ba, bateriak eztanda egiten duela (non bateriak eztanda egiten baitu); eztanda egiten du, eta elektrolitoa, disolbente (disolbatzaile) organikoa dela (dena), haizearekin kontaktuan sartzen da, eta sutea pizten da. 

detalle2

Docuthèque

B2
28-11-2025

x61pRelaContWAR

38790507
00:03:02

x61pViewCountWAR

1773

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR