detalle dokuteka-generico-fitxa

Auzoko zapata-denda

Erosketak Internet bidez egiten diren garaian, New Yorken, hiririk modernoenetako batean, antzinako denda batek arrakasta izugarria izaten jarraitzen du.

 Gaur egun, denda zaharrek arrakasta izatea ia miraria da: Interneteko salerosketak, merkataritza-gune handiak... Miraria da bezeroek dendarien arreta estimatzea, norbanakoaren neurrira egindako gaiak nahiago izatea, eta bizitza osoko esperientzia saritzea. Horri buruz ari zaigu Kirmen Uribe New Yorkeko munduak podcastean. 

 

Irudia: onur-kurt-0eyfrf3UCes-unsplash

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA  

Dendarik antzinakoenetakoa. Dendarik zaharrenetakoa, aspaldikoa, urte asko dituena. 
Hortxe dirau. “Iraun” aditz trinkoa, irauten du. 
Saltoki. Saltzeko tokia, denda. 
Nahiago dute bertara bildu. Nahiago dute bertara joan 
Eskola zaharrekoak dira. Gauzak egiteko aspaldiko moduak erabiltzen dituzte. 
Aztoratu egiten da. Urduritu egiten da, ezinegona sentitzen dute. 
Bezero. Eroslea, zerbitzu-erabiltzailea. 
Mukuru betea. Erabat betea, jendez gainezka. 

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezpena. New Yorkeko munduak. Kirmen Uribe 

Kirmen Uribe. Auzoko zapata-denda.  

Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da Tip Top Shoes zapata-denda. 1940an zabaldu zuten, 72. kalean, eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik, ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti: auzoko jendeak han erosteko ohitura handia du, hiriaren erdialdeko saltoki handiak edo Amazon bera ahaztu, eta nahiago dute bertara bildu. Beraien (Haien) sekretua oso sinplea da: arreta. Dendariak ez dira gazteak, bizitza oso bat daramate bertan lanean. Eskola zaharrekoak dira, eta halaxe esaten dute harro. Ezer baino lehen, oina neurtzen dizute, luze eta zabal, eta gero zure oinentzako egokiak diren zapatak ateratzen hasten dira. Oin estua izanez gero, marka jakin bat; oin zabalarekin, beste marka bat. Baliteke zu dendara joatea, modako modelo jakin bat gogoan, baina, zure oinari gaizki badatorkio, adio, ez erosteko esango dizu dendariak: “Oinak sufritu egingo du, eta, azkenean, okertu egingo zaizu pausoa. Zuk ikusi!”. Bada beste detaile bat: esertzeko eskatzen dizute, eta haiek zure oina eskuetan hartu eta sartzen dute goxo-goxo zapataren barruan. Bat baino gehiago aztoratu egiten da oina ikutzen (ukitzen) diotelako, baina beraien (haien) lanaren parte da hori. “Zaude lasai”, esaten dute, “ez da ezer gertatzen, lehen beti egiten zen horrela”. Eta bezero bakoitza eta haren oinak ezagutzen dituztelako dago beti mukuru betea auzoko zapata-denda zaharra. Internet eta kutxa ibiltarien garaian, gizatasuna. 

 

detalle2

Dokuteka

B1
16-10-2025

x61pRelaContWAR

31830864
00:03:06

x61pViewCountWAR

1485

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR