Gogoratzen antzinako denda haiek?

Gaur egun ohituak gaude taberna eta dendak diseinu modernoarekin ikusten. Non geratu ote dira xarmaz beteriko antzinako denda haiek?

Gutxi bada ere, komertzio horietako batzuk zabalik jarraitzen dute. Erreportaje honetan Euskal Herriko zaharrenetako hiru ezagutuko ditugu.

Horietako bat Gasteizko alde zaharrean dagoen  “Puente” botika da. 190 urteak beteak ditu, eta apal eta erakusleiho berberekin jarraitzen du.

Entzun hemen irratsaio osoa.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA MUTILA . Ba iragarri bezala, denboran atzera egin eta Euskal Herrian geratzen diren saltoki historikoak bisitatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Euskal Herriko denda zaharrena izan litekeena ere aurkitu dugu, Gasteizko alde zaharrean dagoen “Puente” botika. 190 urteak beteak ditu, eta orain ia bi mende moduan, apal eta erakusleiho berberekin jarraitzen du. Merkataritza elkarteen arabera ez dira 50era iritsiko, mendea beteta saltokia ia hasieran bezala gorde duten negozioak, baina hiru adibide aurkitu ditugu.
MUTILA . Kaixo, ni Iñigo Puente naiz, e … Gasteizen gaude, farmazia “Puente”-n. Ba … San Frantzisko kalean eta ba Gasteizko alde zaharrean gaude. Bai, zaharra da, 1826. urtetik gaude hemen eta pasa dira hemendik ba zazpi belaunaldi. Lehenengo hiruak, Fernandez de Arellano familia izan zen eta hurrengo laurak, ba gure familia, Puente. Birraitona, gero aitona, aita eta orain, orain ni nago. Komertzio zaharrena gu gara hemen.  Bai gero eta gehiago itxi dira eta zoritxarrez gero eta gutxiago gelditzen dira, bai. Saiatu gara ba gauzak mantentzen. Zaila da ze hori, salmenta lekua txikia da, botika handia da baina rebotika da oso handia, baina botika, jendea egoten den lekua nahiko txikia da, ba lehen zen bezala eta, bai geratu da pixka bat txikia, baina aldatzea osoa zaila da e?
NESKA . Kaixo, Olatz naiz eta Casa Ponsol-en gaude, e Donostiako denda ba antzinakoa. Betikoa gurea da txapelak, eta gero txanoak eta, eta dena. Orain ja saltzen dugu hori, eta gero ere bai gizonezko ( gizonezkoentzako) jantziak. Donostiakoa eta, eta Euskadikoa bai, gara, gu gara zaharrenak.
EMAKUMEA . Ea ba, ni naiz Mari Angeles Torrateca eta denda dago Artekalen, numeroa 6, Bilbon, Kasko Zaharrean. Eta da drogeria eta perfumeria “Juan Torre”.  Zaharra- zaharra bai, dauka laurogeita … , hemen Artekalen dagoz 86 urte. 
ESATARIA NESKA . Noiz ireki zuen atea dendak?
EMAKUMEA . Ba, gabon zaharrean (zaharretan), 1930.
ESATARIA NESKA . Gasteizko “Puente” botikan, Donostiako “Ponsol” txapel-dendan eta Bilboko “Juan Torre” drogerian, saltokia orain ehun urte bezala uzteko apustua egina dute, harri bitxiak topatu dituztelako arbasoek utzitako denda hauetan.
NESKA . Den-dena originala da, hau da e, denda hau da 1838, jeje, hemezortzikoa, mostradorea, armairuak, den-dena da ordukoa. Armairu hauek eta ispilu zoragarri hau, zegoen hasieratik.
ESATARIA NESKA . Eta ispilu zoragarri, esan duzun bezala, ….
NESKA . Bai.
ESATARIA NESKA . … honen gainean ikusten dugu koadro bat, e oso interesantea dena. Hemen sinatuta dago, Maria Cristina de Austria, hau da Espainiako erregina zena.
NESKA . Bai. Hau da 1894koa.
ESATARIA NESKA . Hemen bezeroa zenuten errege etxea.
NESKA . Bai, bai.
ESATARIA NESKA . Saltoki historiko hauetan, lehen arazoa da hori bera, dendaren berezitasuna gordetzea. Izan ere jabeek esan dute, entzun duzue, laguntzarik ez dute jasotzen. Bigarren arazoa saltoki handiekin duten lehia da. Zaharrak izateaz gain, denda hauek gehienetan, kasu gehienetan txikiak direlako. Aspaldiko kexua da hori, botiketan, txapel-dendetan eta drogeria zahar hauetan izen handiko dendekin borrokatu behar dute, eta horren aurrean negozio hauen apustua da gertuko tratua zaintzea.
Bisitatu ditugun hiru denda hauetan, dendaren egitura zaintzen ari dira. Lan egiteko aspaldiko ohiturei ere eutsi diete, eta apaletan oraindik aurkitu ditzakegu orain mende erdiko hainbat produktu.

 

B1
18-10-2016
16243890
00:03:54
5903