Docutec
Errenta-aitorpenaren jatorria
Ez dira betiko garai onenak, errenta-aitorpenarenak behintzat; baina denari atera behar zaio alde ona, eta aro horrek zergei buruz hitz egiteko aitzakia eman die Oroimen Histeriko podcastaren egileei.

Jakingo zenuke esaten noiz hasi ziren zergak jasotzen?, zer garaitan sortu ote zuten, esaterako, errenta-aitorpenaren zerga?, zertarako sortu ote zuten zerga hori, eta zer dela-eta eman zuen zerga horrek aukera garaiko artea garatzeko?
Testua osorik entzuteko, hemen klikatu.
Irudia: erik-mclean-erZK_nT3ZCI-unsplash
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Zeharkako zergak. pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoari ezartzen zaizkie. Gaur egun, BEZa da ezagunena (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) |
Hizlaria 1. ... baina errenta-aitorpena berriagoa da; XV. mendekoa da. Florentzian sortu zen; beraz, Quattrocentoan, zehazki 1427an, ze urte horretan Castato (katastro) izeneko erregistroa ezarri zuten lurren jabetza kontrolatzeko, eta, erregistro horretan oinarrituta, historian lehen aldiz, esan bezala, errentaren gaineko zerga ezarri zuten; eta, modu horretan, Erdi Aroko zerga-sistema hautsi zuten, zeren aro horretan, Erdi Aro osoan, zerga guztiak zeharkakoak ziren. Eta, zerga berri horren arabera, errentaren gaineko zerga horren arabera, Florentziako familia-buru guztiek hiru urtean behin errenta-aitorpen modukoa egin behar zuten; hau da, beren ondasunei buruzko txosten bat aurkeztu behar zuten, eta, txosten horretan, familiaren diru-sarrerak, jabetzak eta zorrak jaso behar zituzten, eta familiaren kide-kopurua orain bezala ere kontuan hartzen zen. Baina, orain, gaur egun ez bezala, eta igual garai horretan oraindik esperimentu berria zelako, beharbada, zergapekoek, ordaintzaileek, errenta-txosten horietan, kexak, eskaera pertsonalak eta iradokizunak egiteko aukera zuten. Imajinatu gaur egun horrelako aukera izango balitz!
Hizlaria 2. Denok idazteko?
Hizlaria 1. Bai, bai.
Hizlaria 2. Seguru —orain dela zenbat urte esan duzu, 500?—...
Hizlaria 1.Bai.
Hizlaria 2. ... Elizak zerbait eramango zuela hortik...
Hizlaria 1. 600 urte, 598.
Hizlaria 2. ... Seguru hori ez dela aldatu, egongo zela karratutxoren bat...
Hizlaria 1. Elizak bere diezmoa (hamarrena)...
Hizlaria 2. ... nolabait aterako zuen zerbait.
Hizlaria 1. Eta zerga progresiboa zen, ez? gaur egun bezala. Alegia, zenbat eta errenta edo mozkin handiagoa, orduan eta gehiago ordaindu behar zuten hiritarrek. Eta salbuespenak edo arintzeak ere hasieratik jarri zituzten; esaterako, higiezinen gainean edo artelanen gainean. Eta horrek badakigu garrantzi handia izan zuela, ez? arteak italiar Quattrocentoan, ez? Eta, besteak beste, mezenasgoak artistei eman zielako, ez?, ba hori, aukera ekonomikoa beren artea-edo garatzeko. Eta Florentzia izan zen mezenasgoa hedatu eta arteak esan nahi zuen hiri nagusietako bat, nagusiena (nagusia) esango genuke, eta medicitarrak, hiriko familia boteretsueneko kideek hau da...
Hizlaria 2. ... Eta aberatsenetakoak.
Hizlaria 1. Bai, eta boteretsuenak, boterea beraien (haien) esku zegoen. Horretan ere nabarmendu ziren, eta, besteak beste, Michelangelo Buonarroti, Donatello eta Fra Angelico diruz lagundu zituzten.
