Elurra ere urtuko da
Elur-egunek lilura eragiten digute: paisaiak zuri, isiltasuna, etxeko epela... Egunero elurra egingo balu, ordea, beste edozein egoera errepikakorretan bezala, asper-asper eginda bukatuko genuke.
Euskalerria irratiko Iritzia atalean, Ainhoa Larretxea elurrak eragiten digun liluraz baina zenbait egoerak ere eragin ahal diguten asperduraz mintzatu da. Lasai hala ere, dena bueltatzen baita bere onera.
Irudia: Josep Monter Mtnez, Pixabay.
HIZTEGI LAGUNGARRIA - Bizi izan nintzen. Bizitu nintzen. - Barruan iltzatuta dut. Ez ahazteko moduan bakoitzak gogoratu. - Behin ere ikusi gabe. Sekula, inoiz ikusi ez. - Ederki aspertu. Asper-asper egin, benetan gogaitu. |
Transcription:[+] Transcription:[-]
Ainhoa Larretxea. Betidanik egin zait kuriosoa (bitxia) elurrak gizakiari eragiten dion lilura.
21 urte nituela urtebetez bizi izan nintzen Suedian. Azaroaren 1eko arratsean egin zuen elurra lehenengoz eta ia apirilera arte elurretan bizi izan ginen. Barruan iltzatuta dut elurra egin zuen lehen arratsean nola atera zen negarrez leihora Malagako mutil bat. Sekula elurrik ikusi gabea zen eta hunkituta bezain jolasti zebilen elurrarekin jolasten.
Ia sei hilabetez bizi izan nintzen elurpean eta hasieran lilura zena, asperdura bilakatu zen azkenerako. Polita zen elurra, ez dut ukatuko, baina sei hilabetez egunero ikusi duzuenean, ba zer errango (esango) dizut, berdea ere botatzen nuela faltan. Elurra behin ere ikusi gabeko mutila ere ederki aspertu zen elurraz, zuriaz, monotoniaz.
Tenperaturak zerotik pasa ziren egun batean, eta hurrengoan, eta hurrengoan, eta azkenerako dena urtu, eta itzuli ziren loreak, eta itzuli zen berdea.
Hau aditzen ari zarenean ziur aski elurra ikusiko duzu etxeko leihotik, edo elurra ariko du beharbada. Nork daki. Baina, Suedian egin bezala igoko dira tenperaturak, eta urtuko da elurra, eta itzuliko dira loreak. Igual (agian) otsailean, igual maiatzean. Nork daki.
Bitartean, disfrutatu (gozatu) elurraz.