Arantzazu dokumentala

10. KORRIKA Arantzazuko santutegitik abiatu zen, eta honela zioen kantak: “Arantzazu izan da gordeleku gotor…”. Euskararen babesgune handia izan da Arantzazu, dudarik gabe, baina bestelako ekimenak ere babestu ditu.

Hori guztia jaso nahi izan dute Arantzazu dokumentalean. 

 

 

 

 

 

 

Irudia: eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Ez da mugatzen komentu barrura. Gai hori eremu horretatik harago doa, komentuari badagokio, bai, baina horma horietatik kanpo dagoen munduari ere bai. 
Hautu hori egin duten pertsonarik gabe ez da ulertzen. Batzuek erabaki jakin bat hartu izan ez balute, gaur ez geundeke egoera honetan. 
Uztartu dute beti tradizioa eta modernitate hori. Aurrera egiteko, kontuan izan dituzte beti nola tradizioa hala modernitatea. 
Ezagutu beharreko ekarpena da. Haiek egin duten ekarpen hori garrantzitsua da, eta, hortaz, horren berri eman behar da, atzetik datozenek ere jakin dezaten zer egin zuten. 
Onartzen dute garaiak aldatuz doazela. Konturatzen dira lehenagoko hura ez dela bere horretan iritsi gaur egunera; gaurkoa ez da haren kopia bat, baizik eta hura oinarri izanik garatu den erantzuna. 
Nonbaiten nolabait geratuko da. Ez da galduko haiek egin zutena: ez dakigu non, eta ez dakigu nola, baina badakigu ekarpen hori jasota geratuko dela. 

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Pello Sarasua: Jendeak-edo daukagun irudia fraidee(ta)z izango da komentu baten barruan erlijioarekin lotura daukaten gauzak egiten, ez? Otoitzak, mezak eta abar, ez? Komentuko bizipen hori ikusten da: beraiek nola iritsi ziren hona, zerga(i)tik(an), garai haiek nolakoak ziren… Beraientzako (Beraientzat) oso garrantzitsua da anaidia, ez?  
Miguel Angel Txabarri: Komunidadean (Komunitatean) bizitzea gaur eguneko espiritualidadean (espiritualitatean) dagoen, e, oinarrietako bat… 
Pello Sarasua: Ez da mugatzen komentu barrura, ez? Beraientzako (Beraientzat) anaidia ba, Frantziskok esaten zuena, ba, txikiak ziren guztiak, bizidun guztiak, anai(a) bezala ikusten zitu(e)n, eta hortik(an) sortzen da, herriarekin izan duten, e, harreman hori, eta horrek eraman ditu garai bakoitzean gizartean, e, zeuden beharrak, arazoak, e, gaiak, ho(r)ien aurrean ere beraiek interbentzio bat egin dute, ez, eta ekarpen bat egin diote. Eta, gero, ikuspegi hori (e)re, e, osatu degu (dugu) beste pertsona baten ikuspegiarekin eta hitzekin, ez? 
Jon Sarasua: Hautu hori egin duten pertsonarik gabe ez da ulertzen ez Euskal Herria ez… 
Pello Sarasua: Oso ezagunak dira, adibidez, e, euskararen munduan egin duten ekarpena, ez? Batzarra, erabaki zenean euskara batua onartzea, hemen egin zan, ez? Edo artearen ikuspegitik(an): 1950ean, e, horrelako eliza bat egitea, ausardia handi bat, ez? Ordu(a)n, uztartu dute beti tradizioa eta modernitate hori, ez? Adibide asko egon daitezke arlo espiritual, sozial eta kultural horretan. Argi eduki dute aurrera egin behar zala, ez direla geratu tradizio horretan. Desagertu dira, joan dira, hil dira esanguratsuak izan diren hainbat pertsona, ez, eta pena (e)re badaukagu, ba, orain dela bost urte, hamar urte, ba, hori, hau egin ez izana, jasotzen ez dan (den) guztia galdu egiten dalako (delako).  
Naiara Goia: Guk hemen nahi izan duguna da Arantzazuko ondare immateriala jaso eta frantziskotarren bizi-esperientziak, bizi-istorioak, testigantzak jaso… 
Joxe Mari Arregi: Askotan pentsatzen det (dut) nik fraide izan ez banintz, akaso diru pixkat (pixka bat) edukiko nuke, baina gaur daukadan, e, itxaropena, ilusioa, dakidana, ez nuke e(d)ukiko. 
Naiara Goia: Artxibo-lan bat egin nahi izan genuen eta gerora iruditu zaigu ezagutu beharreko ekarpena dela hori, ulertzeko Arantzazuk izan duen konexioa, lotura eta harreman estua Euskal Herriarekin kulturan, artean, espiritualtasunean, humanismoan… baita ere musikan, naturan… Herria zer gertu egon den Arantzazutik eta Arantzazu ere oso gertu herritik.  
Pello Sarasua: Garaiak aldatzen doaz, eta erlijioak gizartean izan duen tokia erabat aldatu da. Oso kontziente dira beraiek ere. Ze etorkizun daukan Arantzazuk? Ba, bueno, ez dakigu. Batzuk igual biziko dute kezka gehiagorekin, beste batzuk, ba, onartzen dute garaiak aldatuz doazela… Esango nuke itxaropenez ere bizitzen dutela, konfiantzaz ere bai. Seguru asko ez da lehengo garaietara itzuliko, seguru ezetz, baina Arantzazun, seguru asko, jarraituko du frantziskotarrek utzitako arrasto hori, espiritualtasun hori, nunbaiten (nonbaiten) nolabait geratuko da. 

C1
29-11-2023
30712990
00:03:05
942