New York filmetan; egia ala gezurra?
New York hiria sarri ikusten dugu filmetan: etxe orratz erraldoiak, metroa, estoldak… Zer dute, ordea, benetakotik edo asmatutakotik filmetako irudi horiek edo beste batzuek? Bertan bizi den Euskalerria irratiko Samuel Ciaurriz kolaboratzaileak ditu erantzunak.
Irrintzi plaza saioko audioa osorik entzun nahi izanez gero, klik egin hemen.
Argazkia; Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA - Gure kolaboratzailearekin solas eginez. Nola? solas eginda, hitz eginez. - Egiazkoak izanen diren edo. Egiazkoak izango diren edo. - Ez dela oso erosoa metroan joatearena. Ez dela oso erosoa metroan joate hori, metroan joatea. - Uzten dira orduetan zehar. Uzten dira hainbat ordutan, hainbat orduz. -Tximinia moduko batzuetatik. “Moduko” hitza erabiltzen da antzekotasuna adierazteko: tximinia gisako batzuetatik. - Etxeetako kalefakzioa (berogailuak). Euskaraz hitz asko sortu dira “gailu” osagaia erabiliz: berogailu, hozkailu, igogailu, irabiagailu, iratzargailu, grabagailu, ordenagailu… - Hori erabiltzeari utzi zioten. Ez zuten gehiagotan erabili. Zeri utzi, aditza + -t(z)eari: erabiltzeari utzi, idazteari utzi, esateari laga, jolas egiteari utzi… |
Esataria. Ze(r) garrantzitsua den zinema guretzat, ezta? Zenbat iruditzen zaigun ikasten dugula zinemarekin, ze(ren) klaro, pelikuletan agertzen diren gauzak benetakoak al dira? Goazen konprobatzera ea hori, horietako batzuk behintzat egiazkoak ote diren New Yorken bizi den gure kolaboratzailearekin solas eginez, noski. Samuel Ciaurriz, arratsalde on.
Samuel Ciaurriz kolaboratzailea. Arratsalde on. Egun on, egun on.
Esataria. Egun on, egun on zuretzat. Aizu, hemen komentatzen ari ginen, bueno ba, gure kulturaren parte bat da pelikuletatik ikusten eta ikasten duguna. Eta ez dakigu, egia esan, gero gauza batzuk egiazkoak izanen diren edo, edo pelikuletako kontuak. New Yorkera joanda, esate baterako, metroa nolakoa da?, pelikuletan ikusten den bezalaxe, horren beldurgarria?
Samuel Ciaurriz. Ba badago underground, baina ere badago goitik d(ih)oana, pelikuletan ere ikusten den [diren] kaleen gainetik d(ih)oazten estruktura horiek, batez ere Brooklyn aldean eta, eta Queens aldean ere bai, eta Bronx-en ere… Egia da leku batzuetan pixkatxo bat beldurgarria bihurtu daitekeela, hori bai, baina egia da ere bai nahiko normala dela, pues (bada) hori, bidaia normal bat egiteko. Bai esan beharko nukeela, azkeneko hilabete hauetan, ba hori, liskar batzuk egon direla eta bai egia dela askotan ba usaiak, zikinkeria, zarata bai ematen direla. Eta leku batzuetan pues ez dela oso erosoa metroan joatearena…
Esataria. Horixe. Horixe. Eta beste irudi bat duguna, Samuel, bada New Yorkeko estolderietan badagoela fauna oso bat. Nik ez dakit, krokodilorik edo holakorik, edo sugerik egonen den New Yorkeko estoldetan, baina arratoiak?
Samuel Ciaurriz. Estolderian bakarrik balitz. Estolderian bakarrik balitz. Kalean, metroan desde luego (behintzat) ikusten dela. Kaleetan, gainera, ez dago kontenedorerik, zabor poltsa guztiak kalean uzten dira orduetan zehar. Klaro, (jakina), kalean bizi diren pues animalia horiek guztiak badoaz hara bazkaltzera edo afaltzera…
Esataria. Horixe. Eta pelikuletan ere batzuetan ikusten ditugu holako ke-zerrendak, hola, ba ez dakit, tximinia moduko batzuetatik ateratzen direnak edo… Hori egia da?
Samuel Ciaurriz. Alkantarilletatik (estoldetatik) ere bai.
Esataria. Baita?
Samuel Ciaurriz. Hori, egia esan, ez da kea, ba(da) da ur-lurruna. Eta bada, hemen, hirian bertan mende-hasieran bazegoelako ur-lurrunaren presioarekin funtzionatzen zuen sistema hidrauliko oso bat. Esate baterako, etxeetako kalefakzioa (berogailua) berotzeko, eta horrekin batera kaleko pues tranbiak, antzinako tranbiak edo sistema, mugimendu-sistema horiek guztiak presio horrekin erabiltzen ziren. Orduan, o sea, hori erabiltzeari utzi zioten momentu batean, baina klaro, gauza batzuk oraindik, kalefakzioak bezala, sistema horrekin funtzionatzen du. Orduan, presio hori liberatzeko (askatzeko) badago [badaude] kale askotan horrelako tximinia batzuk. Eta hori ba(da) da ur-lurruna.
Esataria. Bueno, behintzat kutsagarria ez da izanen, ez?
Samuel Ciaurriz. Ez.
Esataria. Zikina ez da izanen. Ongi. Ongi. Aizu, eta beste topiko bat da: asko jaten du jendeak kalean edo parkeetan?
Samuel Ciaurriz. Bai. Egiten da, asko gainera. Egia da ere bai, nik uste dut tendentzia (joera) pixka bat aldatzen ari dela, batez ere bazkalordurako, aukera osasungarriagoetarako tendentzia bat. Orduan, bai normala dela, ba agian ez kalean hartzekoa, baizik eta eskatu eta, eta bere lantokian jaso. Tuperrarena, desde luego, ez da horrenbeste eramaten hemen.