Irratia da sinesgarritasun handiena duen hedabidea
Hori esaten digu Euskal Herriko Unibertsitateko Leire Iturregi kazetaritza-irakasleak Euskadi Irratiko Baipasa saioan. Entzuleok irratira zergatik hurbiltzen garen aipatzen dute, besteak beste, hurrengo elkarrizketan.
Irratiak dituen ezaugarri behinenak jakiteko, entzun audio-pasartea.
Audioa osorik entzuteko, klikatu hemen.
Irudia: Pixabai
HIZTEGI LAGUNGARRIA Komeni zaigu guri ere ikasleak irratira gerturatzea. Zer komeni zaigu?: aditza + t(z)ea: gerturatzea, hurbiltzea, esatea… |
Irratia da sinesgarritasun handiena duen hedabidea
Olaia Urtiaga esataria. Bueno, komeni zaigu bai guri ere ikasleak irratira gerturatzea. Hori egia da, bereziki belaunaldi gazteenekin beti dugulako erronka hori, e! Beraz, ea lortzen dugun bide hori egitea. Baina irratizaleak ote dira ba kazetaritza-ikasleak? Zuk zer sumatzen duzu?
Leire Iturregi kazetaritza-irakaslea (EHU). Bueno, nik esango nuke, gehiago irratizale potentzialak direla.
(barreak)
Leire Iturregi. Gutxik esaten dute irratia entzuten dutela, nahiz eta egia den gero eta gehiago ari direla, adibidez, podcast formatura gerturatzen. Gehienak, egia da, entretenimendurako informatzeko baino gehiago. Baina bueno.
Gero, bai esan behar dut, gero, irratia ezagutu eta praktikatzen hasten direnean, engantxatzen (zaletzen) direnak ere badaudela, eta hainbat.
Marijo Deogracias esataria. Agian horrek ere badauka zerikusia kazetaritza graduan irratiak duen lekuarekin. Nik nire garaia gogoan daukat, bost urteko karrera zenekoa, 4.era arte ez genuen irratia izan (irratia ikasgaia).
Leire Iturregi. Bai. Nirean ere antzera. Bai. Marijo.
Bueno, egia da ez dela asko lantzen. Bi irakasgaitan bakarrik, kazetaritzako graduan, 2. mailan, informazio-irratian. Hauek dira, lirateke aurten. Eta 3. mailan, lokuzioan zentratutako irakasgai batean. Eta bueno, pues, irakasgai gutxi dira, baina bai saiatzen gara pues etorkizuneko kazetariak hedabide honetara engantxatzen bere xarma eta berezitasunak azpimarratuz, ezta? Azalduz, adibidez, krisi-egoeretan ondoen moldatzen den hedabidea dela eta hala izan dela historikoki. Ze(ren) 81eko estatu-kolpeko saiakeran, edo 2004ko martxoak 11ko atentatuetan izugarrizko audientziak lortu zituen irratiak, eta adibidez, orain argitaratzen ari diren ikerketek dioten bezala, pandemia-garaian ere horrela izan da.
Olaia Urtiaga. Leire, eta zergatik da hori? Zer arrazoi dago horren atzean?
Leire Iturregi. Bueno, pues arrazoiak hainbat izango dira. Eta bueno, azkeneko ikerketek, Emma Rodero Pompeu Fabrako irakasleak egindako ikerketan, adibidez, alde batetik aitortzen dena da irratiak daukan sinesgarritasun-maila altua. Eurobarometroaren datuen arabera, adibidez, Europa mailan sinesgarritasun handiena duen hedabidea da, telebista eta prentsaren gainetik. Eta baita konfiantza ere bai. Estatu mailan egindako hainbat (zenbait) analisik hala adierazten dute, konfiantza gehien pizten duela entzuleengan irratiak.
Marijo Deogracias. Sinesgarritasuna eta konfiantza aipatu dituzula, Euskadi Irratiaren leloa “Gertu” da. Nolabait, bueno, konpainia hori ere bertatik bertara ezta?, eskaintzeko.
Leire Iturregi. Bai. Eta lelo hori oso lotuta dago irratiaren dimentsio psikologikora, edo irrati-konpainia bezala ezagutzen den terminoari, irratiak, nolabait, bakardadea murrizteko daukan gaitasunari. Eta askotan, horrekin batera, esatariekin ere sentimendu oso estuak garatzera iristen dira, edo gara, entzuleok. Eta niri asko gustatzen zaidan termino bat dago hor, dela intimitate-ilusioa kontzeptua, ezta? Entzuleok izan dezakegun sentsazio hori, pues, esatariak gurekin daudela, zuen programan agertzen den bezala, pues, gosaltzen edo autoan edo etxean… Eta bueno, erronka ederra iraila-hasierarako, bai zuek eta bai guk, unibertsitatean, intimitate-ilusio hori elikatzea.
Olaia Urtiaga. Eta irudimena lantzeko gaitasuna ere badu nolabait irratiak. Edo guk behintzat sentsazio hori dugu.
Leire Iturregi. Bai. Hori ere azpimarratzen da askotan. Nola irudi-falta dagoen irratian… Bueno, orain ja(da) digitalizatuta dago eta gero eta errekurtso gehiago ditu irratiak ere bai, baina irratian irudirik ez dagoenez ba entzuleak behartuta daudela, edo sortzen dutela beraien buruan irudi hori, ez bakarrik kontatzen zaiena, baizik eta nork kontatzen dien.
Marijo Deogracias. Garai batean ez ziren hain ezagunak izaten irudiak ez zirelako…
Leire Iturregi. Hori da. Orain ja(da) misterio asko…
Marijo Deogracias. Xarma guztia galdu du. Ja(da) badakigu nork hitz egiten duen.
Leire Iturregi. Bai. Bai. Misterio batzuk kendu dira. Bai.
Olaia Urtiaga. Eta audientziak aztertuta, bada hor gakoren bat ere irratia nola pertzibitzen den esaten diguna?
Leire Iturregi. Bueno, pertzibitzen da, batez ere hori azpimarratzen dute audientzia-datuek…
Olaia Urtiaga. Gertukoen lehen aipatzen zenuen, ez?, gertu.
Leire Iturregi. Gertutasuna, sinesgarritasuna, konfiantza eta, eta horixe, irudimena sortzeko edo lantzeko gaitasuna beste hedabide guztien gainetik.