Motxilen zama nola antolatu

Haurrek eskolara eramaten dituzten motxilen inguruko hainbat ikerketa egin dira azken urteotan. Bizkar-zorro horiek gero eta pisu handiagoa hartzen ari omen dira eta bai motxilak eramateko moduek eta baita pisuek ere, eragin zuzena dute haur zein gazteen bizkarrezurrean eta orekan.

Ikerketa horien eta ateratako emaitzen berri Euskadi Irratiko Zientzia&pazientzia saioko podkastean entzun dezakezu.

Audioa osorik entzuteko, klik egin esteka honetan

 

 

 

Argazkia: Vinicius Imbroisi, Pixabay.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Bizkar-zorroan. Motxilan.   

Pisudun gauzak. Edo gauza pisudunak: bi eratara esan daiteke.   

Ez da kulunkatuko.Ez da mugituko, ez da batera eta bestera ibiliko.  

Jausiak eta izaten dituztela.  Besteak beste, erorikoak edo erorketak izaten dituztela.  

Oreka mantentzeko. Egonkortasunari eusteko, ez erortzeko. 

Honeek dira. Bizkaiera edo mendebaldeko euskararen ezaugarrietako bat. Erakusleak: honeek eta horreek, alegia, hauek eta horiek.    

Hori da gakoa. Hori da aintzat edo kontuan hartu behar dena.  

Otorduak egiteko. Otordua, eguneko janaldi bakoitza, egiteko.  

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Zientzia gure bizitzako edozein gauzatan topa dezakegu, Uxune... 

Uxune Martinez kolaboratzailea. Bai.   

Esataria. Baita haurrek eskolara eramaten dituzten motxiletan ere. Ondo aukeratu behar dira motxilak, Uxune... 

Uxune Martinez. Bai. Bai.   

Esataria. Gero ikasleek bizkarreko minik izan ez dezaten.  

Uxune Martinez. Bizkar-zorroan,  ba hori, bi aldeetara, bai ezkerretan bai eskuinetan ondo banatuta egon behar da pisua, ez edozelan. Pisu handiena duen materialak… Imajinatu ezazue liburu handi bat edo sendo bat, edo potolo bat daukagula edo ordenagailua daramatela edo hori, pisudun gauzak, beti bizkarraren zerean, kontra egon dadila, hor bertan sartuta, eta atzeko aldean. Hau da, atzeko aldean jartzea gomendatzen da pisudun materiala, edo gauzak. Eta gero pisu txikienekoak… 

Esataria. Horiek geratuko dira… 

Uxune Martinez. aurreko…  

Esataria. Horiek geratuko dira bizkarraren kontra, ez? 

Uxune Martinez. Hori da.  

Esataria. Gauza pisutsuagoak, ez? 

Uxune Martinez. Hori da.  

Esataria. Bale.  

Uxune Martinez. Eta pisu gutxikoak aurreko aldean egon daitezela. 

Esataria. Aurreko aldean. Bale.  

Uxune Martinez. Orduan karga ere modu egokian banatzen da.  

Esataria. Banatuko da.  

Uxune Martinez. Zergatik? Ba bueno, bizkar-zorroa horrela ez da kulunkatuko. Eta ez du kolpatuko hainbeste lepoa edo bizkarra ibiltzen den bitartean edo ibiltzen doazen bitartean.  Ikusi dute zientzialariek ere haurrak jausiak eta izaten dituztela. 

Esataria. Bai.  

Uxune Martinez. Jausi egiten direla eta, eta jausi horietako asko da motxilarengatik, hau da, motxila hori, motxila horren karga modu desegokian dagoelako, orduan zer gertatzen da? Oin-presioa, ez?, oinetan presio gehiago egin behar dute oreka mantentzeko, eta sarri askotan galdu egiten dute. Bai? Eta bueno, horren zera, hori dela eta ba ez dira, egonkortasuna galdu egiten dute eta jausi egiten dira. Eta gero, oinetan ere izaten dituzte, ez bakarrik bizkar aldean eta, hanketan eta oinetan ere mina izaten dute horregatik.  

Esataria. Izaten dute.  

Uxune Martinez. Bai. Hori izaten dute.  

Esataria. Bueno, esan duzu hau guztia egin dutela Vigoko eta… 

Uxune Martinez. Hau egin dute, bueno, errepaso bat egin dute Vigo eta Leongo bi ikertzailek ba 2010. urtetik 2019ra kaleratutako hainbat ikerketen errepasoa egin dute, gainbegiratu egin dute… Bertan ikusi dituzte, bueno ba bai Bretainia, edo bueno, Erresuma Batuko ikerketak, ikusi dituzte Estatuko ikerketak, eta gero ikusi dituzte Iraneko ikerketak, Estatu Batuak, Kanada eta… Orduan egin dute bildu eta ikusi zer, zer dagoen eta hor bertako ondorioak. Ondorio nagusiak honeek (hauek) dira. Zein da gomendio nagusia? Ba beraien gorputz pisuaren baino, % 10a baino pisu gehiago ez eramatea batez ere… 

Esataria. Soinean, bizkarrean.  

Uxune Martinez. Hori da. 12 urte bitartekoen artean. 12 urtetik, hau da, 12 urtetik aurrera % 15a posible da, baina pisu hori edo kantitate hori ez gainditzea. Hori da gakoa. 

Esataria. Eta orain gaude betiko misterioa. Zergatik eramaten dute haurrek hainbeste gauza motxilan? Zergatik eramaten dituzte? Guk garai batean, ni aspaldikoa naiz, baina… 

Uxune Martinez. Bai.  

Esataria. Garai batean liburuak eskolan bertan uzten genituen. Orain dena eramaten dute etxera.  

Uxune Martinez. Horretan ere badu zerikusia ere, gure garaian, bueno, gehiengoa etxera joaten ginela, ba hori, bazkalorduetan eta. Eta egun, bueno ba goizetik arratsaldera, arratsaldean irten arte bertan egoten direla. Beraz, eramaten dituzte beste gauza asko, hau da, kirola egiteko zera, ekipamendua… 

Esataria. Arropa… 

Uxune Martinez. Eta bestelako gauzak.  

Esataria. Gauza asko, ez?, egun osorako joaten dira. 

Uxune Martinez. Bai. Bai. Hori da. Eta bueno, otorduak egiteko ere bertan eramaten dute, bueno, ba janaria. Eta orduan, hau da, gauza asko eramaten dituzte, batez ere ordu asko edo egunaren denbora-tarte handia bertan pasatzen dutela.  

B2
14-03-2022
29274904
00:03:53
2173