Otordu-kopuruak

Eguneroko otordu-kopuruaz hitz egingo digu Nahia Zeziaga adituak.

Bost otordu egin behar al ditugu egunero? Entzun Nahia Zeziagak dioena.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Zenbat otordu egunean? 

Olaia. Nahia Zeziaga, arratsalde on.   

Nahia Zeziaga aditua. Arratsalde on, Olaia.  

Olaia. Nahia, ikusi duzu, zalantza pila ditugu zurekin partekatzeko. Ze (zeren), herrialde bakoitzean zer ordutan gosaldu, bazkaldu eta afaldu ikusi dugu, baina nahiz eta guk hiru otordu aipatu ditugun, orain Unaik ere bost zifra ematen zuen [zituen]. Ze (zeren) hor ere, badaude joerak ere. Orduan jakin nahi dugu ea joerak diren, ea zuek zer gomendatzen duzuen. Beraz, lehenengo esaldi hori errepikatuko dizut, Unaik oraintxe esan duena. Bost otordu egin behar omen ditugu egunean. Hori horrela da?  

Nahia Zeziaga. E, ez da guztiz holan (horrela) ez? Azkenean, bueno, bost otordu egitea egokia izan ahal da, baina ez kasu guztietan. Hau da, pertsona bakoitzak ikusi behar dau (du) berari zenbat otordu egitea komeni jakon (zaion), edo berari zenbat otordu egiteak eiten doutsan (egiten dion) ondo, ez? Alde batetik, e, badagoz (badaude) pertsona batzuk bost aldiz janda egunean, ja, nahikua (nahiko) energia eskuratzen dabilenak [dabiltzanak] bost otordu horreikin (horiekin); baina beste batzuk badagoz (badaude) hiru otordukin (otordurekin), e, ba..., hori nahikoa izango zan (zen) eurendako (eurentzako) eta hiru otordukin (otordurekin) eskuratuko zabien (zuten) energia-kopurua nahikua (nahikoa) izango zan (zen).   

Orduan, bakoitzan pertso, pertsona bakoitzan (bakoitzaren) gustuen, egoeraren arabera moldatu beharko zan (zen) gomendio hori, eta ez hainbeste orokortasun horretara zentratuta, ez?  Ze (zeren) azkenian (azkenean) batzuetan arriskutsua izan daiteke be bai (ere bai), gomendio hori emutea (ematea) edo, egunean bost otordu hartu behar direla esatea. Ze (zeren) azkenean kaleko jendeak hartzen dauen (duen) informaziñua (informazioa) da bakarrik, bost otorduena, ez?, eta kopuruan zentratzen da. Orduan danan (denen) gainetik gura dauena (duena) da bost ordu [otordu] horreek (horiek) betetzea. Orduan berdin jako (zaio) adibidez, imajinatu atsalde baten (arratsalde batean) meriendatzeko ezer ez dogula (dugula) atera kalera eta kalean gauzela (gaudela) eta aurrean goxoki denda bat baldin badoukogu (badaukagu), igual gai izango ginake (ginateke) donuts bat hartzeko, danan (denen) gainetik meriendatu egin behar dalako (delako) edo bost otordu egin behar dielako (direlako). Orduan ezin da esan, gomendio orokor bat danik (denik), nahiz eta pertsona batzundako (batzuentzako) ondo dauen (dagoen), baina agian beste batzundako (batzuentzat) ez dagolako ondo.  

Olaia. Baina orduan, zergatik esaten da? Ze (zeren) badago baieztapena, hau ziurra dela pentsatzea interesatzen zaion norbait?  

Nahia Zeziaga. Bai. Azkenian (azkenean), bueno gauzia (gauza) da gero eta produktu gehixago (gehiago) dauzela (daudela) disenauta (diseinatuta) meriendako (merienda) momentu horretarako, edo snack moduan jateko. Eta etekin handixena ateraten dabiena honeikin (handiena ateratzen dutena honekin) da elikagai-industria. Hau da, e, ba zenbat marka daoz (daude) eta zenbat produkto daoz (produktu daude) diseinatuta meriendatzeko bakarrik edo hamaiketarako bakarrik. Hau da, umeek eskolara eramateko eta jantokian, o sea (hots) jantokian ez, patioan jateko, ez. Orduan kasu horretan horreek die (horiek dira) etekinak ateratzen dabien (ateratzen duten) bakarrak; beste danok (denok) ez. Beste danontako  (denentzat) ez dau (dago) elikagai konkretu bat diseñauta (diseinatuta) otordu konkreto (konkretu) baterako. Edozein momentutan ahal da jan edozer gauza osansungarria dan bitartian (den bitartean).  

Olaia. Mmmm...

 

B2
07-01-2021
26516946
03:01
3164