Otorduak planifikatzearen garrantzia

Zer jan behar dugun pentsatu eta plangintza egiten badugu, gure elikadura hobea izango dela azaldu du Nerea Gamboa nutrizionistak. Euskalerria Irratian aritu da gaiari buruz.

Gure elikadura osasuntsuagoa izateko zer egin dezakegun kontatzen du audio honetan.

 

Elkarrizketa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

 

Argazkia: Pxfuel

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Eta gaur aukeratu dugun gaia; saiatuko gara gure otorduak nola antolatu, horren inguruko hainbat aholku ematen, ezta?  

Nerea Gamboa nutrizionista. Bai. Hori da. Ze gaur egungo bizimoduan sukaldea pasa da bigarren edo hirugarren, laugarren maila batera. Pixka bat sinpletasun eta azkartasun hori bilatuz, normalean prestatutako platerretara joaten gara. Baina asteko menua ongi planifikatuta, sinpletasun eta azkartasun hori lortu dezakegu, baina elikadura osasuntsu batekin.  

Nik beti gomendatzen dut, adibidez, asteburuan edo ba ez dakit, igande-arratsaldea adibidez, sukaldean sartzea eta dedikazio (lan) gehien behar duten bazkari horiek prestatzea eta horrela astean zehar ba denbora aurreztuko dugu, ez?, ze(ren) prestatuta izango ditugu bazkari horiek.  

Esataria. Gaur kontatuko diguzu nola diseinatu dezakegun asteko menu bat, baina aurretik aipatu dezagun ze abantaila dituen honek edo ze onura dituen.

Nerea Gamboa. Ba oraintxe aipatu dudan bezala, alde batetik denbora aurreztuko dugu, ze bai arratsalde bat egongo gara hor sukaldean sartuta, baina astean zehar, gero ja ez gara sukaldean sartu beharko edo. Bestetik ere dirua aurrezten dugu, ze(ren) zehatz-mehatz jakingo dugu zer erosi eta behar duguna bakarrik erosiko dugu, eta gero baita ere, ez dugu hainbeste janaririk botako. Eta azkenik, elikadura osasuntsuagoa lortuko dugu. Planifikatuz eta aurretik prestatzen baldin badugu askoz ere orekatuagoa eta osasuntsuagoa izango da gure elikadura.  

Esataria. Sartu gaitezen sukaldean.

Nerea Gamboa. Lehenengo markatu beharko dugu sukaldatzeko egun bat, edo hori. Nik prestatzen ditut denbora gehien behar dituzten [duten] plater horiek, eta gero ja momentuan, astean zehar, prestatzen ditut azkarragoak diren beste batzuk. Orain aipatuko ditugu zeintzuk diren.

Orduan, lehenik eta behin, erosketa egitera joan aurretik, pentsatu behar dugu zein izango den asteko menua. Eta asteko menu hori daukagunean egingo dugu erosketa-zerrenda.  

Orduan, gure asteko menuan argi izan behar dugu lehentasuna eman behar zaiela landare-jatorrizko produktuei. Barazkiak izango dira gure elikaduraren oinarria. Orduan ba pentsatu dezakegu ba pureak edo barazkiak egiteko zer behar dugun. Eta astean zehar, bai bazkarian bai afarian, barazkiak egon beharko dira. Nik barazki guztiak prestatzen ditut igandean. Batzuk labean sartzen ditut, beste batzuk presio-lapikoan, eta, eta horrekin ja ba hori, badaukagu astean zehar jateko. Eta sobratzen zaigun salda, barazkiak egiterakoan sobratzen zaigun salda hori erabili dezakegu zopa bat egiteko edo horrelako zerbait egiteko, edo arroza ere zapore horrekin egiteko. Normalean, gauza gutxirekin, edo elikagai gutxirekin, plater asko egin daitezke. Esan dugu barazkiak, baita kalitatezko proteina ere sartu beharko dugu menu horretan. Orduan bai lekaleak, dilistak, txitxirioak eta horrelakoak, haragia, arraina eta arraultzak.

Orduan lekaleak bai egun horretan sukalda ditzakegu. Pentsatu behar dugu lekaleak bi-lau alditan sartu behar ditugula astean, eta gero ja haragia, arraina eta horrelakoak, nik momentuan prestatzen ditut.  

Esataria. Ederki. Aipatu dugu proteina eta barazkiak edo landare-jatorrizko produktuak ere aipatu ditugu. Bestelakoak ere kontuan hartuko ditugu?  

Nerea Gamboa. Bai. Zerealak faltako zaizkigu, edo bueno, karbohidratoak. Adibidez, arroza edo… Bai. Arroza egin dezakegu ere… Irauten du, ongi irauten du hozkailuan. Gero, patata egosiak edo erreak ere egiten baditugu, gero guarnizio moduan gehitzeko, ez?, ba haragiari edo arrainari, ba hori, azkeneko momentu horretan zerbait plantxan egin eta patata erre horiek jar ditzakegu. O sea que, (beraz), hori ere primeran.                    

B1
16-06-2020
22250314
00:04:22
3813